2022-02-07 Kultura · Cultura

Agate Deuna eguna Barañainen

Partehartzaileetako batzuk Akelamendi parean. | Argazkia: Akelamendi.

Kantu eta makil artean, dozenaka lagunek ospatu zuten iragan den otsailaren 4ean Agate Deuna eguna Barañainen.

Arratsaldeko 18.00etan abiatu ziren haurrak Alaitz ikastetxetik, tradizioak agintzen duen gisara jantzita, makilak eskuan, herrian zehar abesten. Ordu bat beranduago, 19.00etan Udal plazatik abiatu ziren pertsona helduak ere, Barañaingo koralak eta Barañaingo euskal kanten lagunek lagunduta.

Agate Deuna Euskal Herriko hainbat tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otrailaren 5ean eta bezperan ospatu egiten dena. Ohitura da egun horretan edo bezperako egunean herrietan kopla zaharrak kantatzea makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun.

Agata Catanian, Sizilian, jaio zen 235. urtean. Tradizioak dionenez, gobernadoreak berarekin ezkondu arteko onik ez omen zuen, baina Agatak nahi ez eta mendeku gisa kartzelatu zuen. Bularrak moztu eta hil arteko torturak sufritu izan zituen.

 

Itzulpena > Traducción

Celebración de Santa Agueda en Barañain

Decenas de personas celebraron el pasado 4 de febrero el día de Santa Agueda entre cantos y bastones. A las 18.00 fue el turno de las más txikis, que partieron del Alaitzpara recorrer Barañain y llenarlo de cantos. Una hora mas tarde, a las 19.00, fue el turno de las personas adultas, que hicieron lo propio partiendo de la plaza de Ayuntamiento.

Diseño y desarrollo Tantatic