Auditorioaren eta Sahats ikastetxearen ateak apaintzeko lehiaketa
Grafiti edo horma-pintura lehiaketa abiatu du Barañaingo Udalak
Barañaingo Udalaren Gazteria Arlotik graffiti edo horma-pintura lehiaketa jarri dute martxan eta lanak aurkezteko epea irekia egonen da ekainaren 14a arte Baragazten. Xedea bi graffiti edo horma-pintura lan aukeratzea da, arte eszenikoak eta Miróren margo lanak gai dituztenak, lehenengoak Auditorioaren ateak apainduko ditu eta bigarrenak Sahats Ikastetxearen aurrealdeko atea.
Auditoriokoan espazio honen logoa, izena eta webgunean agertzen den neskaren irudia agertu beharko da, ateak sarrera nagusikoak dira (Haraneko etorbidea, 2), eta Lur Gorri 1ekoa eta Nafarroako Komunitatea 1 zenbakikoa. Sahatsekoa, aldiz, Erdiko Hiribidea 1 zenbakiko aurrealdeko atea da.
Lehiaketan 14 eta 35 urte bitarteko gazte guztiek hartu dezakete parte eta lanak banaka ala taldea aurkeztu ahal dira. Bi sari daude: 300 euro dirutan (Barañaingo Auditoriokoa) eta 200 euroko balio duen txartela (Udalaren Hezkuntza Arlokoa) herriko denda batean erabiltzeko. Gazteria Arloak bere gain hartuko ditu muralak egiteko dagozkien gastuak (gehienez ere 500 euro).
Batzordeak ekainaren 19an proiektuak balioztatuko ditu eta epaimahiak ez ba du uste aurkeztutako lanek nahiko kalitatea dutenik, deialdia esleitu gabe utzi dezakeela adierazten da lehiaketaren oinarrietan. Oinarri hauek udalaren webgunean eta Baragazten dauden eskuragarri.
Itzulpena > Traducción
Concurso de graffitis para decorar las puertas del Auditorio y de Los Sauces
El Área de Juventud del Ayuntamiento ha convocado un concurso de pintura mural y/o graffitis dirigido a jóvenes de 14 a 35 años. El objetivo es la selección de dos proyectos de pintura mural, uno sobre temática de artes escénicas para decorar las puertas del Auditorio y otro sobre la pintura de Miró para decorar la pared frontal del patio del colegio Los Sauces, sita en la Avenida Central 1.
Los bocetos de las obras pueden presentarse hasta el 14 de junio en Baragazte y pueden ser obras colectivas o individuales. Hay dos premios: uno de 300 euros en metálico y un vale de 200 euros para un comercio de la localidad. El Área de Juventud asumirá los costes que se deriven de las realización de los murales y podrá declarar desierta la convocatoria. Las bases del concurso se pueden consultar en la web del Ayuntamiento o en Baragazte.