2025-02-14 Kultura · Cultura

Badatoz Barañaingo Ihauteriak

Jai Batzordeak egitaraua aurkeztu du

Ihazko Barañaingo Ihauterietako irudia

Barañaingo Jai Batzordeak aurtengo inauterien egitaraua aurkeztu du. Egitarauak tradizioa, festa eta kultura uztartzen dituzten hainbat jarduera biltzen ditu.



Otsailaren 28an, ostirala, ekitaldiak 17:00etan hasiko dira txokolatada batekin Udaletxeko Plazan. 18:00etan momotxorroak prestatuko dira Alaitz ikastetxean, eta ondoren odolaren errituala egingo dute. 18:30etan Ihauteri kalejira izanen da Barañaingo kaleetan zehar. Amaitzeko, afari herrikoia egingo dute Alaitz ikastetxean 21:30ean.

Menu berezia eskainiko da afarian, besteak beste, txorizoak sagardoarekin, odolkia piperradarekin, piper berde frijituak eta oilasko errea, gazta tarta batekin amaituz. Autogestiorako aukera ere jarri da beren janaria eta edaria eraman nahi dutenentzat. Ekitaldietarako sarrerak Arelamendin/Txalapartan daude eskuragarri. Aldez aurretik eskuratzea gomendatzen da.



Hilaren 1ean, larunbata, 19:00etan, momotxorroen desfilea egingo da osasun-zentrotik udaletxeraino, musika, dantza eta kantu tradizionalez lagunduta.

 

Itzulpena > Traducción

LLegan los carnavales

La Comisión de Fiestas de Barañain, Barañaingo Jai Batzordea, ha presentado el programa de Carnavales para este año. La celebración incluye diversas actividades que combinan tradición, fiesta y cultura.

El viernes 28 de febrero , las actividades comenzarán a las 17:00 con una chocolatada en la Plaza del Ayuntamiento. A las 18:00, se llevará a cabo la preparación de los momotxorros en el colegio Alaitz, seguida de un ritual de la Ganore. A las 18:30, una kalejira recorrerá las calles de Barañain con los personajes tradicionales. La jornada terminará con una cena popular en el colegio Alaitz a las 21:30. 

Se ofrecerá un menú especial que incluye platos como chorizos a la sidra, morcilla con piperrada, pimientos verdes fritos y pollo asado a la brava, finalizando con una tarta de queso. También se ha habilitado la opción de autogestión para quienes prefieran llevar su propia comida y bebida.Las entradas para los eventos están disponibles en el Arelamendi/Txalaparta. Se recomienda adquirirlas con anticipación.

El sábado 1, a las 19:00, tendrá lugar el desfile de los momotxorros desde el centro de salud hasta el Ayuntamiento, acompañado de música, balies y cantos tradicionales.

 

Diseño y desarrollo Tantatic