2014-02-20 Kultura · Cultura

Badatoz bardoak!

Bihar eta igandean, hilaren 21ean eta 23an, saioak izanen ditugu Barañainen Haizea Kultur Elkartean

"Barardoak" Barañaingo gazte bertsolarien taldea (Argazkia: Bardoak 2014)

Bardoak bertsolari txapelketaren lehenengo fasea bukatuko da datorren igandean eta azkenengo saioen artean Barañaingoak ditugu. Bihar, ostiralean, 19:00ean Gazte Eskolako Bertsolarien saioa izanen dugu, “12 obario eta 11 pedrara” Txantreako bertsolariak lehiakide dituztela. Igandean Helduen Bertso Eskolako kideek “Bizkorratxiko” Sakanako taldearekin lagun-artekoa izaten dute, 19:00ean.

Bihar

Barañaingo Gazte Eskolako “Barardoak” taldea Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles eta Manex Mailharin osatzen dute, Ane Ardaiz aurkezle dutela eta Andrea Urriza ordezkoa. “12 obario eta 11 pedrada” taldea osatzen dute Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo gazte bertsolariak, Eider Azkoaga aurkezle lanak egiten dituela eta Idoia Saez ordezko dutela.

Hitzordua Haizean izanen, bertso-merenduarekin 7 euroren truke.

Igandean

Igandean “Miluzeko Barañetak” arituko dira, hau da, Ander Baiano, Pablo Perez, Mintxo Astiz, Ander Perez, Edurne Errea eta Iker Mundiñanok osatzen duten taldea, Lizar Aleman eta Jon Arrizibita aurkezle lanetan eta Iñigo Aranguren, Jon Erro eta Mikel Lazkoz ordezko direla. Bestalde, “Bizkorratxiko” taldea Josema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre eta Aitor Zubiria bertsolariek osatzen dute, Jon Arratibel aurkezle eta ordezko dutela.

Hitzordua Haizea Kultur Elkartean, igande honetan, hilak 23, 19:00ean, bertso-merenduarekin izanen da. Sarrera 5 euro balio du.

Saioetan 12 ariketa izango dituzte: hasierako agurra taldeka, zortziko handian binakako froga; zortziko txikian binakako froga; hamarreko txikian binakakoa; habaneran gaia eta oinak emanda; objektu bati bertsoak; azkena ez den puntuarekin bertsoak; koplak; zortziko handian hiru punturi erantzun; gaia emanda bi bertso; puntuka taldekideen artean eta bukaerako agurra, puntuagarria ez den ariketa bakarra.

Itzulpena > Traducción

Bardoak en Barañain este fin de semana

Mañana, viernes día 21, y el domingo, día 23 hay sesiones dentro de la iniciativa Bardoak 2014 que organiza Nafarroako Bertsozale Elkartea. Mañana a las 19:00 en Haizea estará el grupo formado por los jóvenes bertsolaris de Barañain y un grupo de bertsolaris de la Txantrea. El domingo a la misma hora y en Haizea actuarán los bertsolaris de la escuela de adultos de bertsolaritza de Barañain junto a un grupo que viene de Sakana.

Diseño y desarrollo Tantatic