Barañainen ere ospatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketa
Azaroan eta abenduan jokatuko dira partidak taberna eta elkarteetan.
Barañainen jokatzen den zazpigarren edizioa izanen da eta beste urteetako parte hartzea mantentzea espero du antolakuntzan dabilen Javierrek. Aurreko urtean 30 bikote inguruk parte hartu zuten eta txapelketa azaroa eta abenduan eginen da Barañaingo hainbat txokotan.
Hasteko sei tabernetan jokatuko da: Lur Gorri, Los Porches, Hegoalde, Kaioa, Kupela eta Akelamendi tabernetan eta Haizea Kultur Elkartean. Bakoitzak nahi duen moduan antolatzen du: mus tximista, ligaxka… Data zehatzak taberna bakoitzean galdetu behar dira. Beste taberna eta elkartek txapelketan parte hartu nahi badute azaroaren 10a baino lehen deitu dezakete 676076400 telefonora (Javier) eta bertan apuntatu.
Txapelketan izena emateko 10 euro ordaindu behar dira pertsona bakoitzeko eta ordainean txapelketaren etiketa duen botila bat ardo oparitzen dute.
Nafarroako txapelketa otsailean
Bost bikote bakoitzeko bat Nafarroako finalera doa, Bullicio Peñan eta Arrano Elkartean izanen direnak otsailaren 22an. Nafarroako finalean 128 bikotek parte hartzen dute eta hortik 16 bikotek Euskal Herriko finalera joanen dira, martxoaren 7an izanen dena.
Euskal Herriko finala irabazten duen bikoteak 3.000 euro eskuratu ditu eta Kariberako bidaia. Bigarrenak 1.500 euro eta Kanariar irletara bidaia. Hirugarren geratzen direnak 750 euro eta landa etxean asteburua. Laugarrenak 500 euro eta landa etxean asteburua. Eta bukatzeko 5. eta 6. geratzen direnek landa etxean asteburua irabaziko dute.
Txapelketa Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen du. Informazio gehiago ww.ehmus.org wwbgunean.
Itzulpena > Traducción
Una nueva edición del Campeonato de Euskal Herria de mus
En Barañain también se jugará por séptima vez el campeonato y lo hará en los meses de noviembre y diciembre. Por el momento seis bares participan en la iniciativa: Los Porches, Lur Gorri, Kaioa, Hegoalde, Kupela y Akelamendi, además de la sociedad cultural Haizea. Cada bar puede organizar el torneo como quiere (mus relámpago, liguilla…) en la fecha que prefiera antes de finalizar el año y el precio para apuntarse es de 10 euros por persona.
Tal y como informa Javier, de la organización de Barañain, en nuestra localidad suelen apuntarse unas 30 parejas y una de cada cinco se clasifica para la final de Navarra que se juega en Pamplona el 22 de febrero con la participación de 128 parejas. Añade que todos los bares y sociedades de Barañain que quieran participar en el campeonato tienen hasta el 10 de noviembre para solicitarlo en el 676 076 400.