2014-02-07 Kultura · Cultura

Barañaingo bi talde Bardoak ekimenean

Gure herrian bertso lehiaketa honetako bi saio eginen dira, otsailaren 21ean eta 23an.

"Miluzeko Barañetak" taldearen argazkia (Arg.: Bardoak 2014)

Barañaingo Helduen eta Gazteen Bertso Eskolek talde bana osatu dute Bardoak ekimenan parte hartzeko: “Barardoak” eta “Miluzeko Barañetak”. Lehiaketa asteburu honetan hasiko da eta hilaren 21ean eta 23an saioak eginen dira Haizea Kultur Elkartean.

Barardoak

“Barardoak” taldea osatzen dute Barañaingo Gazteen Bertso Eskolako lagunek eta gaur bertan saioa dute Erratzun. Taldea osatzen dute Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles eta Manex Mailharin; ordezkaria Andrea Urriza da eta taldeko aurkezlea Ane Ardaiz.

Aurkezpenean azaltzen dutenez, «Mikel Lasartek 2012ko edizioan parte hartu zuen Beteranoak taldean, baina beste hiru bertsolariek ere esperientzia handia dute bertso-eskolan. Aurkezlea eta antolatzailea herriko gazte ekimenak antolatzen aritzen dira askotan». Bigarren saioa Barañainen izanen dute hilaren 21ean 19:00etan, bertso merenduarekin batera zazpi euroren truke.

Miluzeko Barañetak

“Miluzeko Barañetak” lehiaketa estreinatuko dute datorren asteburuan, otsailaren 15ean Leitzan. Taldea osatzen dute Helduen Bertso Eskolako lagunak: Mintxo Astiz, Ander Baiano, Pablo Perez, Ander Perez, Edurne Errea eta Iker Mundiñano. Ordezkari gisa daude: Iñigo Aranguren, Jon Erro eta Mikel Lazkoz; eta aurkezleak dira Lizar Aleman eta Jon Arrizibita.

«Esperientzia ez dugu soberan, mihia bai ordea, espero dugu Bardoen ondoren inork ez lepotik zintzilikatzea. Ez Burger King, ez Latin King, bai gurekin», diote aurkezpenean. Barañainen ikusi eta entzun ahal izanen ditugu hilaren 23an, 19:00etan, bertso merenduarekin, bost euroren truke.

Bardoak lehiaketa Nafarroako Bertsolaritza Elkarteak bigarren aldiz antolatzen duen lehiaketa da. 2012an sortu zuten bertso eskolen sarea indartzeko asmoz eta bi urtetan behin egiten da. Urte honetan 16 talde eta 110 parte-hartzaile izango ditu txapelketak, horietatik 60 bertsolari «ibilbide luzekoak hasi berriekin aterako dira plazara», diote txapelketaren antolatzaileek. Osotara 23 saio antolatuko dira eta finala apirilaren 12an izanen da Lesakan.

Itzulpena > Traducción

Dos equipos de Barañain en Bardoak 2014

Las Bertso Eskola de jóvenes y de adultos de nuestra localidad han creado cada una un equipo para participar en la iniciativa Bardoak organizada por segunda vez por Nafarroako Bertsolaritza Elkartea y con la que se pretende reforzar la red de Escuelas de Bertsolaritza. La iniciativa comienza hoy con la participación de “Barardoak”, el equipo de los jóvenes bertsolaris de Barañain, en Erratzu.

“Barardoak” lo conforman Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles y Manex Mailharin, con Andrea Urriza de suplente y Ane Ardaiz de presentadora. Tendremos ocasión de verlos el 21 de este mes en Barañain a las 19:00 en Haizea.

Además de “Barardoak”, la Escuela de Bertsolaritza de adultos ha creado el grupo “Miluzeko Barañetak” en el que participan Mintxo Astiz, Ander Baiano, Pablo Pérez, Ander Pérez, Edurne Errea e Iker Mundiñano. De suplentes están Iñigo Aranguren, Jon Erro y Mikel Lazkoz; y presentadores Lizar Alemán y Jon Arrizibita. “Miluzeko Barañetak” participan el día 15 en Leitza y el 23 de febrero en Barañain, a las 19:00 en Haizea.

Diseño y desarrollo Tantatic