Barañaingo "Hiru garabardo eta pintxo bat" taldea Bardoen bigarren faserako sailkatua

2016-02-09

Iragan asteburuan ospatu ziren lehenengo faseko azken saioak eta fasea bukatua sei taldek jarraituko dute, horien artean, Barañaingo "Hiru garabardo eta pintxo bat" gazte bertsolarien taldea. Sarai Robles, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte barañaindarrak eta Berriozarreko Manex Mailharinek osatzen dute taldea. Bigarren fasea otsailaren 19tik martxoaren 6ra bitarte jokatuko da baina saioen datak zehazteko daude oraindik.

Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean aritu ziren bertsotan barañaindarrak eta lizarrakoak urtarrilaren 22an (Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea)
Diseño y desarrollo Tantatic