2014-05-24 Kultura · Cultura

Barañaingo txistulariak omendu dituzte Barañaingo Egunaren 10. urteurrenean

Hainbat taldek eta bizilagunek parte hartu zuten atzo egindako ekitaldian.

Txistulariek jasotako artelanarekin (Arg.: Plazaberri)

Atzo, hilaren 23an Barañaingo Jai Batzordeak herriko txistularien lana omendu zuen Barañaingo Egunaren atarian. «Urte berezi honetan nabarmendu nahi izan dugu urtero omenaldiak duen garrantzia eta modu honetan Barañaingo Egunetik atera eta modu intimoagoan burutu nahi izan dugu», adierazi zuten. Omenaldia Kultur Etxean burutu zen eta horretan Barañaingo Abesbatzak parte hartu zuen hainbat abestirekin eta Hariztik aurreskua dantzatu zien aurtengo omenduei eta beste bederatzi urteetan omendu direne talde eta norbanakoei.

Aurtengo protagoistak, Barañaingo txistulariak ere ospakizunetan daude, 30 urte bete dituztelako. «30 urte bete dituzte Barañaingo kaleak dantzan jarriz. Eskasa zen garai haietan kultur mugimendua herrian, ondorioz haienak izan ziren herrien entzun ziren lehenengo notak. Elkartzen hasi eta urte bete eman zuten kalera atera aurretik abestiak prestatzen eta baita txistuarekin lehenengo harremanak  izaten ere; aurrerago heldu eta gazteentzako ikastaroak prestatu zituzten taldea handitu nahian», adierazi zuten Jai Batzordeko lagunak.

Era berean, Jai Batzordetik nabarmendu zuten «anitza eta handia izan da beste kolektiboekiko izan dituzten harremanak eta baita haien proiektuak ere», eta horren adibidea Txistularien Alardea izan zen, «ilusio eta lan handiz egiten zutena baina udaletxeak bertan behera utzi zuena aitzaki ekonomikoak medio». «Barañaingo Txistulariak talde malgua da, belaunaldi artekoa eta inoiz umorea falta izan ez zaiena», gaineratu zuten Jai Batzordetik.

Omenduak

Omenduentzat, «ohore handiko sentimendua suposatzen du guretzat beste talde batzuk guregan pentsatzea, azkenean gure herrian 30 urte baino gehiago gabiltza kultura eta herria erakitzen eta polita da izan duten erreferentzia hau», adierazi zuen txistularien taldeko Iban Mendiorozek.

Gaineratu zuenez, «28 urte eramango ditut nik txistulariekin eta garai horietan, txikia banintzen ere, euskal giroa existitzen zen, Olentzeroa, Ihauteriak, euskaltegian antolatutako gauzak baziren, eta polita zen jaietan ateratzea txistua jotzera, festa ere egiten genuen beste haurrak bezala, baina txistuarekin banituen momentu bereziak». Garai horietatik taldean jarraitzen dutenak ez dira asko, baina adierazi duenez, jende askorekin kontaktua galdu bada ere, beti jende berria sartu da taldean. «Momentu honetan ere ez dakigu oso ondo zenbat gauden, azken garai hauetan belaunaldi berriak sartu dira baina 30etik gora egonen gara, nahiz eta entsaioetara gutxiago etorri», gaineratzen du Mendiorozek.

Datorren erronketako bat Txistularien Alardea berpiztea dela adierazi digu, «gustatuko litzaiguke hemendik urte gutxi barru berriz Txistulari Alardea ekartzea. Iruñean, Atarrabian eta Tafallan egiten da ekitaldi hau eta garai batean ere Barañainen. Jaietan leku bat izatea gustatuko litzaiguke». Bestelako helburua, kaleak alaitzen jarraitzea dela dio, «beti bezala txistua jo, txistua ikasi, herrian parte hartu, horiek dira gure betiko helburuak»

Azkenik, Jai Batzordetik gogoratu zituzten aurreko 9 urteetan omendu dituzten talde eta norbanakoak eta datorren larunbateko Barañaingo Egunan parte hartzeko gonbitea luzatu zuten.

Itzulpena > Traducción

Acto de homenaje a los txistularis para el Barañaingo Eguna

Tanto el Barañaingo Eguna que cumplirá el 31 de mayo su décima edición como los txistularis de Barañain que cumplen 30 años de andadura están de celebración y por ello «en este año tan especial queríamos señalar la importancia que toma el homenaje y así hemos querido celebrar de manera más intima y recogida adelantándolo una semana», señalaba ayer la Comisión de Fiestas en el acto de homenaje a los Txistularis, colectivo cuya labor se quiere premiar en esta ocasión. En el acto han participado algunos de los colectivos homenajeados en anteriores años, como la Coral Barañain que ha interpretado diversos temas o Harizti que ha bailado un aurresku, entre otros colectivos.

En el acto desde la Comisión de Fiestas han subrayado que «los protagonistas de este año han cumplido 30 años poniendo a bailar las calles de Barañain a ritmo de txistu, por aquella época el movimiento cultural era escaso, así que fueron las primeras notas que se escucharon en el pueblo. Se empezaron a juntar y después de un año ensayando canciones y familiarizándose con el txistu, salieron a la calle, más adelante también han realizado cursos para adultos y jóvenes y poder así ampliar el grupo».

Asimismo desde la Comisión de Fiestas han señalado que «sus relaciones con otros colectivos del pueblo y su trabajo ha sido plural y amplio, como por ejemplo el Alarde de los Txistularis, iniciativa que realizaban con mucha ilusión y esfuerzo, pero que el ayuntamiento anuló con excusas económicas, actividad que les gustaría recuperar. Barañaingo Txistulariak es un grupo flexible, que varía, intergeneracional, y al que nunca le ha faltado la nota de humor».

Por parte de los txistularis, Iban Mendioroz ha señalado que «para nosotros es un gran honor que otros grupos reconozcan el trabajo que hacemos; llevamos 30 años construyendo pueblo y trabajando por la cultura y por ello que nos enorgullece este homenaje».

Asimismo, desde la Comisión de Fiestas han querido recordar a los colectivos y personas homenajeadas en estas nueve ediciones, «queriendo nuevamente valorar su trabajo y aportación al pueblo», y finalmente han realizado un llamamiento al vecindario para participar y disfrutar del próximo Barañaingo Eguna.

Multimedia

Barañaingo Egunaren inguruko iritziak

Diseño y desarrollo Tantatic