2022-05-01 Kultura · Cultura

Bazkide eguna ospatu zuen Akelamendi elkartean larunbatean

Azken bi urteetan pandemiaren ondorioz ezinezkoa izan ondoren, Akelamendik bazkide eguna ospatu zuen berriz larunbatean.

Goizean abiatu zen ospakizuna txupinazo batekin. Zuziriak hasiera eman ostean, Barañain kantuzek girotutako bermutaz gozatu zuten bazkideek. Jarraian bazkaria izan zen elkartean, eta arratsaldean mus txapelketa.

Urteurrenaren ospakizunari itxiera emateko, gauean, 80ko hamarkadara bueltatu zen elkartea, garai honetan oinarrituta girotu baitzuten gaueko jaialdia.

 

Itzulpena > Traducción

Akelamendi elkartea celebró el sábado su día

Diseño y desarrollo Tantatic