Bertso saio polita Berriozarren
Sarai Robles barañaindarrak seigarren postuan bukatu zuen 280,5 punturekin.
Julio Sotok irabazi zuen pasa den larunbatean Berriozarren ospatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrea. Maila handiko saioa izan zen eta Barañaingo Sarai Roblesek, txapelketan lehenengo aldiz parte hartzen duena, azken postuan amaitu zuen 280,5 punturekin. Sailkapena honakoa izan zen: Julio Soto 347,5 puntu, Eneko Fernandez 324 puntu, Jon Barberena 310 puntu, Iñigo Olaetxea 299,5 puntu, Alazne Untxalo 299 puntu eta Sarai Robles 280,5 puntu.
Ariketa bakoitzeko hauek izan ziren puntuazioak:
Binaka, zortziko handian: Julio Soto (82,5 puntu), Eneko Fernandez (74), Iñigo Olaetxea (73,5), Alazne Untxalo (71,5), Jon Barberena (70,5) eta Sarai Robles (62,5).
Binala, zortziko txikian: Jon Barberena (77,5), Julio Soto (76,5), Eneko Fernandez (73,5), Iñigo Olaetxea (68,5), Alazne Untxalo (68) eta Sarai Robles (51).
Binaka, hamarreko txikian: Julio Soto (80), Alazne Untxalo (78,5), Jon Barberena eta Iñigo Olaetxea (72,5), Eneko Fernandez (69,5) eta Sarai Robles (67,5).
Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian: Julio Soto (54), Sarai Robles (48,5), Eneko Fernandez (48,5), Jon Barberena (43,5), Alazne Untxalo (43) et aIñigo Olaetxea (42).
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian: Eneko Fernandez (60,5), Julio Soto (54,5), Sarai Robles (51), Jon Barberena (46), Iñigo Olaetxea (43) eta Alazne Untxalo (38).
Lehenengo finalurreko honetan Julio Soto sailkatu da finalerako eta atzo, igandean, ospatutako bigarren finalaurrean Xabier Terrerosek lortu du ere finalerako txartela. Datorren martxoaren 15ean ospatuko da hirugarren finalaurrea Burlatan eta orduan ezagutzera emanen dira finalean parte hartuko duten bertsolariak: hiru garaileak eta puntuazio altuena lortu duten beste bost bertsolariak.
Bertsoa.com atarian ikusi daitezke Berriozarreko bertsoaldi onenak.
Itzulpena > Traducción
Bonita primera semifinal del campeonato de bertsolaritza de navarra
La primera seminifinal se celebró el pasado sábado en Berriozar y en ella participaba la berinianensa Sarai Robles, que terminó en última posición en una semifinal de nivel. Julio Soto fue el ganador con 347,5 puntos, seguido de Eneko Fernández con 324 puntos, Jon Barberena con 310 puntos, Iñigo Olaetxea con 299,5 puntos, Alazne Untxalo con 299 puntos y Sarai Robles con 280,5 puntos. La berianensa brilló en los ejercicios en solitario, donde consiguió unas puntuaciones altas. Se trata de la primera vez que participa en el campeonato a cuya final llegarán los y las ganadoras de las tres semifinales y cinco bertsolaris con mayor puntuación. La segunda semifinal se celebró ayer, domingo, en Lesaka, y la tercera lo hará el día 15 en Burlada.