Bi aste falta dira Barañaingo jaietarako
Soilik bi aste falta dira ekainaren 21ean txupinazioak lehertuta aurtengo Barañaingo jaiak hasi daitezen. Zentzu horretan, herri eragileak, talde kulturalak edota Udala lanean daude azken prestaketak antolatzen. Naiz eta oraindik programarik ez den argitaratu, hainbat eragilek, gutxinaka, euren jaietarako ekimenak aurkezten hasiak dira.
Barañaingo Jaigunea Alaitz ikastetxean
Beste urte batez herri mugimenduko eragileek antolatutako Barañaingo Jaigunea izanen da Alaitz Ikastetxeko patioan. Iragarri dutenez, aurten, karpa, txoznak, jantokia, puntu morea, eta adin guztietarako egitaraua egonen da bertan. Musika eskaintzaz gain, pentsiodunen bazkaria, txikientzako jolasak, dantza saioa, pintxo pote feminista edota bertso saioa antolatu dituzte.
16 talde igoko dira Jaiguneko taula gainera
Euskabaret, Feline, DJ Atenenas, Zinez, Burutik, Barandiyeis, Lex Crazy, Eztitan, Atrako Kriminal, Lukiek, Oinutsik, Raimundo el Canastero, Moises no duerme, Cliford, Zazú eta Afu taldek osatzen dute Barañaingo Jai Batzordeak antolatu duten egitarauaren musika eskaintza. Estilo anitzak
Ekainaren 22an Bertso Jaialdia
Bertsoendako tartea ere egonen dela aipatu daiteke iada, ekainarren 22an, arratsaldez, kultur plazan bertso saioa izanen baita. Bertan lau bertsolarik hartuko dute parte: Maialen Lujanbio, Joanes Ilarregi, Aitor Bizzakarra eta Sarai Robles Barañaindarra.
Datozen egunetan aurtengo jaietarako egitarau osoa argitaratzen joanen da.