2015-02-04 Kultura · Cultura

Bi barañaindar hilabete honetan hasten den Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Sarai Robles eta Mikel Lasarte, hilaren 15ean Zubirin eta 21ean Lizarran ospatuko diren final-laurdenentan izanen dira.

Atzo, hilaren 3an, txapelketa aurkeztu zuten (Argazkia:Utzitakoa)

Iragan abenduan izandako kanporaketan parte hartu ondoren Nafarroako Bertsolari Txapelketarako pasea lortu zuten Barañaingo bi bertsolariek, Sarai Robles eta Mikel Lasartek. Nafarroako Bertsozale Elkarteak atzo igarri zuenez, hilabete honetan hasiko dira txapelketaren final-laurdenak eta martxoan finalaurrekoak eta finala ospatuko dira.

Sarai Roblesek hirugarren final-laurdenean parte hartuko du otsailaren 15ean, igandean, 17:30ean Zubiriko Gautxori jatetxean. Berarekin batera Oskar Estanga, Amaia Elizagoien, Aimar Karrika, Joseba Beltza eta Saioa Alkaiza bertsolariak lehiatuko dira eta aurkezle lanetan Ainara Ieregi barañaindarra izanen da.

Mikel Lasartek, aldiz, otsailaren 21ean, larunbatean 17:30ean, Lizarrako Gazteriaren Etxean ospatuko den laugarren final-laurdenean parte hartuko du. Lasarterekin batera Eneko Fernandez, Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes "Itturri", Iker Gorosterrazu eta Josu Sanjurjo bertsolariek parte hartuko dute eta Ainhoa Larretxea eginen ditu aurkezle lanak.

Final-laurden bakoitzean (5 dira osotara) lehenengo sailkatua igaroko da finalaurrekoetara eta beste 13 bertsolari ere igaroko dira, puntuazio onenak dituztenak. Guztira 18 bertsolari izanen dira finalaurrekoan.

Inoiz baino bertsolari gehiago

Bertsozale Elkateak adierazi duenez inoiz baino bertsolari gehiagok eman dute izena txapelketan, 33 izan direlarik. Horietatik seik lehenengo aldiz parte hartu dute, horien artean Robles, Lasarte eta Mintxo Astiz barañaindarrak. Lehenengo biak, Iruritako Kotte Plazarekin batera, gainditu zuten kanporaketa.

Parte hartzaile kopuru handiaren atzean ikastetxeetan egiten den lana dagoela aitortu du Bertsozale Elkarteak, nahiz eta Gobernuak orain bi ikasturte kendu zion "Bertsolaritza irakaskuntzan" programari finantziazioa. Hala ere, zenbait udalek, Barañaingoa kasu, programa laguntzen dute eta laguntza horrekin mantendu da, «oso murriztua bada ere».

Honekin batera aipatzekoa da urtero Nafarroan egiten diren 200 bertso saio inguru, bertsolariak motibatu eta ezagutzera emateko baliagarriak direnak.

Asteburu honetan hasten da txapeketa

Lehenengo final-laurdena asteburu honetan, hilaren 7an ospatuko da Iruñeako Katakrak aretoan 17:30ean. Honetaz gainera, final-laurdenak izanen dira Irurtzunen, Zubirin, Lizarran eta Lakuntzan. Finalaurrekoak Berriozarren, Lesakan eta Burlatan ospatuko dira eta finala, Elizondoko pilotalekuan martxoaren 28an. «Gaur gaurkoz ez dago txapelketako final bat Iruñean egiteko babes nahikorik eta bereziki egoera ekonomikoak behartuta finala lekuz aldatzea erabaki dugu. Final gogoangarriak jokatu izan dira Elizondon eta ziur gaude aurtengoa ere halakoa izanen dela», esan dute Bertsozale Elkartetik.

Sarrerak

Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke www.bertsosarrerak.eus atariaren bitartez eta saioak egiten diren herrietan ere bai. Final-laurdenetakoak Elkartearen bazkide direnentzat eta 16 urtetik beherakoentzat 4 euro balio dute eta helduentzat 10 euro. Finalaurrekoena 6 eta 10 euroko eta finalekoak 12 eta 18 euro.

Katakrak aretoan eginen den lehenego final-laurdenetarako sarrerak gonbidapen bitartez emanen dira, aretoak duen sistemari jarraituz.

Itzulpena > Traducción

Comienzan las semifinales del campeonato de bertsolaritza

Los bertsolaris de Barañain que participan este año por primera vez en el campeonato de Bertsolaritza de Navarra, Sarai Robles y Mikel Lasarte lo harán en los cuartos de final que se celebrarán el 15 y el 21 de febrero, respectivamente, en Zubiri y en Estella.

Sarai Robles estará en Zubiri, en el restaurente Gautxori, el día 15 junto a los y las bertsolaris Saioa Alkaiza, Oskar Estanga, Amaia Elizagoien, Aimar Karrika y Joseba Beltza. El acto comenzará a las 17:30 y lo presenta la también berinianensa Ainara Ieregi.

Mikel Lasarte, por su parte, participará en los cuartos de final que se celebrarán en el Centro de la Juventud de Estella el 21 de febrero junto a Eneko Fernández, Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes "Itturri", Iker Gorosterrazu y Josu Sanjurjo. Este acto también comenzará a las 17:30 y lo presentará Ainhoa Larretxea.

Los y las vencedoras de cada sesión de cuartos de final (en total serán cinco) pasarán a semifinales, junto a los y las 13 bertsolaris con mejor puntuación. Las semifinales se celebrarán en marzo en Berriozar, Lesaka y Burlada, y la final el 28 de marzo en el frontón de Elizondo.

Las entradas pueden adquirirse en las localidades donde se celebrán las actividades y por internet en www.bertsosarrerak.eus.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic