2025-01-20
Kultura · Cultura
Dantzak eta Jauziak ikasteko aurkera Barañainen
Dantzak eta Jauziak Ikastaroa Barañainen: Otsailaren 3tik Aurrera
Dantzak Udal Plazan. | Argazkia: Plazaberri
Barañaingo Kultura Etxeak Dantzak eta Jauziak ikastaro berria eskainiko du datorren otsailaren 3tik maiatzaren 26ra bitartean. Nafarroako Dantzarien Biltzarrak gidatuko duen ikastaro honek maila ertaina eskainiko du, eta klaseak asteartero izango dira, 20:00etatik 21:00etara.
Prezioei dagokionez, erroldatuek 55€ ordaindu behar izanen dituzte, eta erroldatu gabekoek 69€.
Izena eman nahi dutenek bi aukera izango dituzte:
- Online: Izen-emateak
- Aurrez aurre: Barañaingo Udaletxean, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, 948 28 13 28 telefono zenbakira deitu daiteke.
Ikastaroa Barañaingo Udalaren Kultura Arloak antolatu du, eta parte-hartzaileek Nafarroako dantza tradizionalak eta jauziak ikasteko eta hobetzeko aukera izango dute giro paregabean. Dantza egitera eta euskal kultura bizitzeko aukera paregabe honetaz gozatzera animatu dute jendea antolatzaileek.