Dena prest ihauteriei ongi etorria emateko
Bazkarirako txartelak osteguna arte eskuratu daitezke Iratxo, Akelamendi eta Kaioa tabernatan.
Azken orduko mozorroa prestatzen edo mozorroari azken ukituak ematen ariko gara askok, egun gutxi barru Barañaingo ihauteriak hasten baitira. Ostiral arratsaldean eta larunbatean, eguraldiak lagunduta ala ez, hemen izango dira ihauteriak eta Jacobo de Licras gaizkilea epaitzeko ordua izanen da.
Bihar, osteguna, izanen da larunbateko herri bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna. Akelamendi, Iratxo eta Kaioa tabernatan aurki daitezke, 10 eta 12 euroren truke (langabetuentzako eta langilentzako, hurrenez hurren). Bazkaria Alaitz eskolan eginen da eta entsalada, burualde xerrak, postrea, kafea eta kopa da menua.
Ostiral eta larunbatean
Ostiralean jaia arratsaldeko 5etan hasiko da Udaletxe plazan. Txokolate jatea eginen da eta Lucianorekin dantzaldia izanen dugu. Baita, momorrotxoak ibiliko dira herrian zirikatzen.
Larunbatean, eguerdiko 12etan kalejira abiatuko da Udaletxe plazatik eta ordu bat eta erdietan bukatuko da leku berdinean. Bazkaria arratsaldeko 3etan eginen da Alaitzen eta arratsaldeko 7etan Jacobo de Licrasen kalejira abiatuko da Merkatal etorbideko Osasun Etxetik.
Barañaingo Jai Batzordeak antolatua, Udaletxearen laguntzarekin, ihauterietan herriko hainbat taldek parte hartzen dute: Ezpelur eta Barañaingo gaitariak, Barañaingo Bertso Eskola, trikitilariak, txistulariak, Harizti dantza taldea, Euskal Kantak, Barañaingo Gazte Asanblada, BaraBatu, Ezpelur konpartsa txikia…
Itzulpena > Traducción
Ya llegan los carnavales a Barañain
El próximo viernes y sábado, días 13 y 14 se celebran los carnavales en Barañain, con el protagonismo en esta ocasión del personaje de Jacobo de Licras. A pocos días de ser paseado por el pueblo y ajusticiado por sus execrables actos, la Comisión de Fiestas ultima los detalles de la fiesta. Hasta mañana jueves se podrán adquirir los tickets para la comida popular que se celebrará el sábado en el colegio Alaitz. Al precio de 10 y 12 euros para personas desempleadas o empleadas, los tickets se encuentran a la venta en los bares Akelamendi, Kaioa e Iratxo.
El viernes la fiesta comenzará a las 17:00 en la plaza Consistorial con chocolatada y bailables con Luciano. Los momorrotxos estarán presentes para para dar comienzo a los carnavales.
El sábado una kalejira partirá a las 12:00 de la Plaza Consistorial, donde también finalizará a las 13:30. A las 15:00 comenzará la comida popular en el colegio Alaitz y a las 19:00 del Centro de Salud de la Avenida Comercial saldrá la kalejira de Jacobo de Licras.
Organizado por la Comisión de Fiestas con la colaboración del Ayuntamiento, en los carnavales participan un buen número de colectivos de Barañain: gaiteros Ezpelur y Barañain, comparsa txiki de Ezpelur, BaraBatu, Barañaingo Gazte Asanblada, Bertso Eskola, Euskal Kantak, Harizti Dantza Taldea, trikitilaris y txistularis de Barañain…