'¡El Festival está que arde!' kartelak iragarriko du Barañaingo Titere Jaialdia
2018-04-05
Berriozarko Eusebio Medinaren lana izan da epaimahaiak aukeratutakoa eta 500€ ko saria jasoko du. Beste kartel lehiaketekin egin bezala, Kultur Etxeko paretetan ikusgai izanen dira aurkeztutako lan guztiak.
Aurten, Maiatzaren 4tik 6ra ospatuko da jaialdiaren 16. edizioa.