Euskarazko haur eta gazteen literatura lehiaketaren edizio berri bat abian
Lanak aurkezteko epea martxoaren 27ra arte zabalik egonen da Herritarrak Hartzeko Bulegoan.
Barañaingo Lehenengo Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat zuzentzen da urtero Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen euskarazko literatur lehiaketa. Aurtengoa 26. edizioa izanen da eta iazkoan 184 haur eta gaztek parte hartu zuten. Lehiaketaren helburua gazteen artean euskarazko sormena bultzatzea da eta saritutako ipuinak liburuxkan bilduko dira.
Gaia librea izanen da eta bi modalitate daude: ipuinak eta bertso-paperak. Ipuinen arloan, Lehenengo Hezkuntzako 3. eta 4. mailako gazteek folio bat bi aldeetatik gehienez aurkeztu dezakete, eta 5. eta 6. mailakoak eta DBHkoak bi folio bi aldeetatik gehienez.
Bertso-paperei dagokionez, Lehenengo Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak bertso bat edo bi kopla; 5. eta 6. mailakoak bi bertso edo lau kopla eta DBHkoak hiru bertso edo sei kopla.
Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan aurkeztu behar dira lanak martxoaren 27a baino lehen. Idazlanean ez da egilea jarri behar, erantsitako kartazalean baizik. Kanpoaldean ezizena, ikastetxea eta ikasmaila agertu behar dira eta barruan izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.
Sari banaketa apirilaren 24an izanen da Udaletxean.
Itzulpena > Traducción
26º edición del certamen de literatura infantil y juvenil en euskera
Hasta el 27 de marzo permanecerá abierto el plazo para presentar las obras al 26º Certamen literario infantil y juvenil en euskera, una iniciativa del Servicio de Euskera del ayuntamiento para fomentar la creatividad en euskera entre la juventud. En la pasada edición llegaron a participar 184 jóvenes.
El certamen está dirigido al alumnado berinianense de 3º a 6º de Primaria y de 1º y 2º de la ESO y se compone de dos categorías, cuentos y “bertsos escritos”. Según el nivel educativo se pueden presentar cuentos con una extensión máxima de uno o dos folios (por las dos caras) en el caso de optar por la narración y en el caso de los bertsos escritos, uno, dos o tres bertsos (o dos, cuatro y seis coplas).
Las obras premiadas se reunirán en un pequeño libro y se hará entrega del premio el 24 de abril en el Ayuntamiento.