Giro aparta Barañaingo Egunaren urteurren honetan
Eguraldiak laguntzen ari du hamargarren edizio honetan
Barañaingo herria kalera atera eta festari heldu dio herritarrek herriarentzat antolatutako festa eguna baita gaurkoa. Dantzak, herri krossa, artisau azoka, kiliki eta erraldoiak… eta eguna oraindik ez da amaitu. Momentu honetan txotxean eta kantu-kantari ibiliko dira bazkarirako txartelak eskuratu zituzten 400 lagunek, eskuratu zituztenak bai, guztiak agortu baitziren orain dela egun batzuk.
Baina guztia ez da edan, jan eta kalejiran, jiran eta bueltan, ibili. Baita egon da tartetik kirola egiteko, lehiakortasunarekin eta lehiakortasun gabe, herri lasterketa baitzen. Masailak gorri gorri eta arnasestuka bukatu dute batzuk, bizkor-bizkor besteek; txikiek sprint arinean edo eskutik helduta. Korrikalari horien artean garailerik ere izan da: 0-8 urteko txikien artean Nahia Azkona emakumezkoan eta Aritz Biurrun gizonezkoan; 8-10 urte artekoetan Arantza Hernández eta Arkaitz Isturiz eta helduen herri lasterketan Josu Azcona izan da garailea helmugara 13 minutu eta 37 segundotan heldu baita eta Natalia Mendiluce izan da lehen emakumea 17 minutu eta 10 segundorekin. Osotara 105 heldu parte hartu dute, 43 txiki eta 9 benjamin, nahiz eta irteeran txiki gehiago ikusi ditugun.
Krossaren ondoren lasterkan jarraitu nahi dutenak ere izan dira, baina oraingoan helmuga zehatzik gabe ibili dira ala helmuga bakarrarekin, alegia, kiliki eta zezentxoen aurrean gurasoen itzalean aterpea bilatu dituzten txikien kasua. Besteek, ordea, erraldoiek geldi diren momentuak baliatzen zituzten beren zurezko erraiak ezagutzeko. Txikienek harriduraz gerturatzen ziren, errespetuz.
Arratsaldea
Gihar-minik gabe bukatutakoek edo bukatuta ere - jakina da edariarekin gaitz guztiak ahantzi egiten direla- animatuta daudenek gazte olinpiadetan parte hartuko dutelakoan gaude. Gazteei beldurrik ez badiete bederen, belaunaldiek gogotsu eta indar baitatozte.
Eta olinpiadekin batera musika eta dantza eguna bukatzeraino: batukada, txaranga, jauziak, larraindantza, erromeria… Tartean txikiek aurpegia sugeek azala bezala aldatuko aukera izanen dute lehoi, tximeleta edo irudiko izaki misteriotsu batean bilakatuz, aurpegia margotzeko aukera baitute 18:30etan.
Itzulpena > Traducción
Buen ambiente en esta décima edición del Barañaingo Eguna
A pesar de que la previsión meteorológica nos hiciera mirar con temor al cielo, esta siendo un Barañaingo Eguna con buen ambiente y participación. Durante la mañana ha habido ocasión de disfrutar de los productos artesanos del mercado instalado en la plaza consistorial, de las danzas y cantos, de los pinchos de chistorra y de la cerveza fresca, que bien sentaba con el calor que ha hecho por momentos. También ha sido el momento del cross popular en el que han participado un buen número de corredores y corredoras, desde pequeñas a mayores, 105 en la carrera popular, 43 de 0-8 años y 9 de 8 a 10 años, aunque hayamos visto más en la línea de salida. Entre ellos también ha habido ganadores y ganadoras. Josu Azcona ha sido el primero en cruzar la línea en la carrera popular con un tiempo de 13 minutos y 37 segundos, y la primera mujer ha sido Natalia Mendiluce con 17 minutos y 13 segundos. Los txikis de 0-8 años que más rápido han realizado el recorrido han sido Nahia Azkona y Aritz Biurrun y de 8-10 años Arantza Hernández y Arkaitz Isturiz.
Tras la comida popular a la que se han apuntado 400 personas, habrá tiempo para las olimpiadas juveniles, batucada, txaranga, jauzis, taller para pintar las caras para los y las txikis, romería y baile de la Era.