Haur eta gazteentzat euskarazko literatura lehiaketa zabalik
Apirilaren 16a arte aurkeztu daitezke ipuinak edo bertso paperak.
Lehen eta bigarren hezkuntzako haur eta gazteek parte hartu dezakete Barañaingo Udalak antolatutako lehiaketa honetan ipuinak eta bertso paperak modalitateetan. Izena emateko epea irekia dago apirilaren 16a arte eta parte hartzeko baldintza bakarra barañaindarra izatea da.
Gaia librea da. Ipuinei dagokionez Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek folio bat alde bietatik gehinez aurkeztu dezakete eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak eta DBHko 1. eta 2. mailakoak bi folio alde bietatik gehienez. Bertso paperen modalitatean LHko 3. eta 4. mailakoak bertso bat edo bi kopla; bi bertso edo lau kopla LHko 5. eta 6. mailakoak eta hiru bertso edo sei kopla DBHko 1. eta 2. mailakoak.
Idazlanak Herritarrak Hartzeko Bulegoan aurkeztu behar dira kartazal batekin, non agertuko diren egilearen ezizena, ikastetxea eta ikasmaila kanpoan eta barruan izen-deiturak, helbidea eta telefonoa. Epaimahia institutuko, ikastetxeko eta euskaltegiko irakasleek osatzen dute. Iaz 189 lan aurkeztu ziren. Sari banaketa maiatzaren 16an izanen da eta ondoren saritutako lanak inprimatuko dira eta liburu bat sortuko da.
Etxepare Saria
Era berean, Barañaingo Udalak beste udalekin batera antolatzen duen Etxepare Sarirako epea irekia dago maiatzaren 23a arte. Sari honetan haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak aurkeztu ahal dira. Bakarka edo taldean egindako lanak aurkeztu daitezke eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa.
Lehiaketaren oinarriak Barañaingo Udalaren Zerbitzuen atalean (Euskara Sailan) aurkitu daitezke.
Itzulpena > Traducción
Certamen literario infantil y juvenil en euskera
El plazo para presentar las obras al Certamen de Literatura Infantil y Juvenil en euskera que anualmente convoca el Ayuntamiento de Barañain y que celebra este año su 25. edición, está abierto hasta el 16 de abril. Pueden participar jóvenes que cursen desde tercero de Educación Primaria hasta segundo de ESO en las categorías de cuentos y bertsos escritos. La entrega de premios se realizará el 16 de mayo y con las obras premiadas se creará un libro. El año pasado se presentaron 189 trabajos.
Asimismo, permanece abierto el plazo para presentar los trabajos ilustrados al Premio Etxepare entre cuyos organizadores está el Ayuntamiento de Barañain. Las bases del premio pueden consultarse en la página web del Ayuntamiento en el apartado de Servicios, Euskara.