Ihauteri asteburua Barañainen
Ostiral eta larunbat honetan ospatu ziren Barañaingo Ihauteriak

Urtero legez, Ihauterietako asteburuarekin batera, herriko kale zein ikastetxeak mozorroz, kolorez, musikaz eta dantzaz bete egin dira.
Ostiralean hasi zen gure herrian Ihauteri giroa, goizean goizetik ikastetxe gehienak mozorroz bete egin zirenean. Hainbat ikastetxek euren ihauterietako kalejirak egin zituzten. Arratsaldean herriko plazak hartu zituzten mozorro eta pertsonaia ezberdinek. 17:00etan hasi ziren Jai Batzordeak antolatutatko ekimenak, txokolatada batekin Udaletxeko Plazan. Alaitz ikastetxetik pasa ostean, 18:00etan, momotxorroak atera egin ziren, odolaren errituala egin eta kaleetan zehar korrika ibiliz. Hortik gutxira Ihauterietako kalejirak herriko kaleak zeharkatu zituen, Miel Otxin udal plazan erretzen zen bitartean zortziko herrikoia dantzatzen amaitu aurretik. Egunari amaiera emateko, Alaitz ikastetxean afari herrikoia izan zen.
Larunbatean, ordea, Jakobo de Licras pertsonaia izan zen protagonista. Momotxorroek lagundutako kalejira bat izan zen herrian zehar, eta bertan erre egin zuten Jakobo.
Itzulpena > Traducción
Fin de semana de carnaval en Barañain
Como todos los años, coincidiendo con el fin de semana de Carnavales, tanto las calles como los colegios de la localidad se han llenado de disfraces, colores, música y bailes.
El viernes comenzó en nuestra localidad el ambiente Ihauteri, cuando desde primera hora de la mañana la mayoría de los colegios se llenaron de disfraces. Varios colegios realizaron pasacalles de sus carnavales. Por la tarde tomaron las plazas del pueblo los diferentes disfraces y personajes. A las 17:00 horas comenzaron las actividades organizadas por la Comisión de Fiestas con una chocolatada en la Plaza del Ayuntamiento. Tras pasar por el colegio Alaitz, a las 18:00 horas, los momotxorros salieron, realizando el ritual de la sangre y corriendo por las calles. Poco después la kalejira de Ihauteriak recorrió las calles del pueblo, antes de terminar de bailar el zortziko popular mientras Miel Otxin se fumaba en la plaza municipal. La jornada finalizó con una cena popular en el colegio Alaitz.
El sábado, sin embargo, el protagonista fue el personaje de Jacobo de Licras. Una kalejira acompañada por los momotxorros recorrió el pueblo, donde quemaron a Jacobo.