Ihauterietako asteburua Barañainen

2023-02-20

Ostiral goizean hasi zen ihauteri giroa Baranaingo ikastetxetan. Txikienek herriko ikastetxe eta kaleak kolorez bete zituzten mozorraturik musikaren erritmoan.

Arratsaldean ehundaka herritarrek hartu zituzten kaleak, kalejiran herria zeharkatu eta Miel Otxin udal plazan erre arte, musika eta dantza artean. Ostean herriko elkarte eta tabernetan luzatu zen gaua, besteak beste Luzianoren Akelamendiko emanaldiarekin.

Larunbatean ere ihauterietaz gozatzeko aukera izan zen Barañainen, Jakobo de Likrasen kalejira eta erretzearekin. Bertan Momotxorroak, gaiteroak edota Yuihar-ak hartu zuten parte.

Argazkia: Agustin Peña
Diseño y desarrollo Tantatic