ITSAS7azpi, Jaso Ikastolaren musikal berria izan zen Barañainen ostiralean

2024-05-13

Jendez bete egin zen, iragan den ostiralean, Barañaingo Auditorioko aretoa, Jaso Ikastolaren musikal berriaren lehendabiziko emanaldia ikusteko.

ITSAS-7 du izena, eta despopulazioaren aferari erreparatzen dio, gizarte ereduari ere ikuspegi kritiko batetik helduta. Musikalak gizarte distopiko bat irudikatzen du, bi eremutan banatzen duena; itsasoaren azpian bizi dena, kutsadura ekiditeko, eta itsasotik kanpo bizi den gutxiengo zaharkitu bat. 

Emozioz beteriko emanaldia izan zen ere, publiko emozionatu batekin amaitu zuena. 

Entseguetako irudiak
Diseño y desarrollo Tantatic