Izaki Gardenaken kontzertua bihar Akelamendin
Kontzertua ostegun honetan, hilaren 6an, izanen da, formatu akustikoan.
2012an sortu zuten Izaki Gardenak taldea Akatu, Sexty Sexers, Neubat eta Khous taldeetan aritutako musikariek. Ordutik bi lan kaleratu dituzte "Itsasargiak" bost kantuz osatutako diskoa eta azken lana, "Amaieratik hasi", Elkar disketxearekin argitaratutakoa 2013ko udazkenean. Beren musika estiloa pop rockean oinarritzen da, countryaren eraginarekin.
Akatu taldean ibilitako Jon Basaguren -gitarra eta ahotsa- iruindarrak sortu zuen taldea, eta laster beste musikariak batu ziren, tartean Barañaingo Eneko Leza baxujolea, Khous eta Virenque taldean ibilitakoa eta Iker Fernandez, bateria, Akatu eta Virenquen ibilitakoa. Horiekin batera Joseba Baleztena gitarrajolea (Sexty Sexers, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir) eta Libe García de Cortazar teklista (Neubat, Sorkun, Libe) osatzen dute taldea.
Kontzertua akustikoa izanen da eta hirukote gisa arituko dira. Hitzordua 20:30etatik aurrera.
Itzulpena > Traducción
Concierto de Izaki Gardenak en Akelamendi
El grupo de pop-rock liderado por Jon Basaguren -voz y guitarra- y del que forman parte los músicos berianenses Eneko Leza -bajo- e Iker Fernandez -batería-, además de Joseba Baleztena -guitarra- y Libe García de Cortazar -teclista- realizará un concierto en formato acústico mañana, jueves 6 de febrero, en el bar Akelamendi a partir de las 20:30. Formado en 2012 por músicos procedentes de grupos como Akatu, Sexty Sexers, Neubat o Khous, en la actualidad han editado ya dos discos, el primero de cinco temas titulado "Itsasargiak" y el segundo editado por Elkar y presentado este pasado otoño con el título "Amaieratik hasi".