Koadroetan bilakatutako zeramikak ikusgai Akelamendin
Emi Marauri barañaindarra zeramika errefraktatuarekin, oxidoa eta esmalteekin egindako artelanak erakusten ditu
Emi Marauri Barañaingo zeramisten elkarteko kide da eta Akelamendi tabernan erakusten ditu azaroaren 11a arte orain arte egindako lanetako batzuk. Azaldu digunez, zeramika errefraktatua 1.100 gradutan egosi behar den zeramika mota bat da. «Lehendabizi buztin mota honekin euskarri bat egiten da, biscuit deitzen dena, eta hori egosi egiten da; ondoren berriro egosten da oxidoak eta esmalteak dituela, baina hauek ilunak dira eta ez duzu jakiten nola aterako den bukatu arte», azaldu du.
Zeramika hauek koadro moduan egin ditu eta 1997tik hona egindako artelanak dira. Lanak Kultur Etxean dagoen labean egosi dira, zeramika tailerrak egiteko erabiltzen dena. Labea berriro martxan jartzeko nahia azaldu du.
Itzulpena > Traducción
Ceramicas convertidas en cuadros
Emi Marauri forma parte de la asociación de ceramistas de Barañain y expone en el bar Akelamendi hasta el 11 de noviembre parte de sus obras realizadas con cerámica refrectaria, óxidos y esmates. Tal y como nos ha contado la autora, la cerámica refrectaria es un tipo de cerámica que se cuece a 1.100 grados de temperatura y al que se añaden óxidos y esmaltes para darle color.