Kultur ikastaroak liburutegian
Urtarrilaren 20a arte irekia izanen da lau ikastaroentzako izena emateko epea
"Uraren etorkizuna", "Jazz musikari sarrera", "Nazioarteko egunerokotasuna" eta "Kazetaritza eta Literatura" ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago hilaren 20a arte. Ikastaroak urtarrila eta martxoa artean burutuko dira eta klaseak 17:00etatik 19:00etara izanen dira. Kurtso bakoitza 15 euroko kostua du.
"Uraren etorkizuna" izenburuko ikastaroak uraren iragana, oraina eta etorkizuna aztertzen du Edmundo Fayanas Escuer historiadorearen eskutik. Hainbat kulturek urarekin izan duten harremana eta etorkizunari begira ditugun erronkak ikertuko dira. Klaseak urtarrilaren 8, 15, 22, 29 eta 31an izanen dira.
Alberto Navascues musikariak gidatuko du "Jazz musikari sarrera" eta otsailaren 17, 18, 19, 24 eta 25ean burutuko da. Bertan jazz musikaren eta musikarien hurbilketa eginen da, bideoak eta grabazioak lagunduta.
"Nazioarteko egunerokotasuna" ikastaroa, aldiz, IPESeko Javier Aisaren eskutik eginen da martxoan (3, 4, 5, 10 eta 11an) eta Europako, Errusiako, herrialde arabiarretako, Txinako, Afrikako, AEBetako eta Hegoamerikako politika eta gizarteei buruz mintzatuko da.
Azkenik, martxoan ere burutuko da "Kazetaritza eta Literatura" ikastaroa, Jose Maria Romera kazetari eta idazleak zuzenduta. Azken hau martxoaren 17, 18, 19, 24 eta 25ean eginen da eta bertan XX. mendeko eta XXI. mendeko zutabegileen lanak aztertuko dira.
Itzulpena > Traducción
Nuevos cursos a la carta en la biblioteca
Desde enero a marzo se ofrecen cuatro nuevos cursos en la biblioteca con los títulos "El futuro del agua" a cargo de Edmundo Fayanas; "Una introducción al jazz" con Alberto Navascués; "Actualidad Internacional" con Javier Aisa y "Periodismo y literatura" con José María Romera. El primero de ellos , "El futuro del agua", tendrá lugar este mes, el siguiente sobre jazz se realizará en febrero y los dos últimos en marzo. El plazo de inscripción está abierto hasta el 20 de enero y las clases en todos los cursos son de 17:00 a 19:00.