Mikel Lasarte gaur arituko da Bertsoaroan
Bertsolari barañaindarra Gurutzeko Plaza Institutuan izanen da 20:00tan beste bost bertsolari gazteekin batera
Mikel Lasarte gazte barañaindarrarentzat ez da lehenengo aldia jendaurrean aritzen dela, izan ere, 17 urte bakarrik baditu ere, dagoeneko ezaguna da Barañaingo eta Nafarroako bertsozaleen artean. Gaur arituko da Bertsoaroa zikloaren barruan Itsasuko Maddi Sarasuarekin, Markinako Nerea Ibarzabalekin, Urretxuko Amaia Iturriotzekin, Iturengo Egoitz Gorosterrazurekin eta Iruñeako Irati Majuelorekin. Guztiak bertsolari gazteak dira, 20 urte baino gutxiagokoak gehienak, baina dagoeneko txapelketa askotan parte hartu dutenak. Aurkezle lanetan Joseba Beltza izanen da. Saioa doakoa da eta 20:00tan hasten da.
Mikel Lasarte barañaindarra Nafarroako eskoletako bertso paper lehiaketa irabazi du pare bat aldiz, baita Nafarroako eskolarteko bertsolari txapelketan garaile izan da. Mariano Izeta txapelketan parte hartu zuen 2012an eta urte berean Bardoak, Nafarroako taldeen txapelketan hartu zuen parte. Aurtengo Barañaingo jaietan Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin aritu zen bertsotan. Eta datorren azaroaren 15an 19:30etan Zaldiko Maldikon arituko da Xalto bertso sariaren kanporaketan.
Itzulpena > Traducción
Mikel Lasarte hoy en Bertsoaroa
El joven bertsolari de Barañain de 17 años participará hoy en el ciclo Bertsoaroa junto a otras cinco jóvenes promesas del bertsolarismo: Nerea Ibarzabal (Markina), Amaia Iturriotz (Urretxu), Irati Majuelo (Pamplona), Maddi Sarasua (Itsasu) y Egoitz Gorosterrazu (Ituren). La cita es esta tarde a las 20:00 en el Instituto Plaza de la Cruz.