2014-05-09 Kultura · Cultura

Munduko txontxongiloak kaleak hartuko dituzte asteburuan

Arratsalde honetan, 18:00etan hasiera emanen zaio Nazioarteko Txontxongilo Jaialdiari.

Jaialdiko kartel eta txontxongiloen erakusketa Kultur Etxean zabalik (Arg.: Plazaberri)

Gaztelako Cal y Canto konpainiaren "A-ta-ka!" eta Bulgariako Burgaseko Antzerki konpainiaren "Tumba Lumba" lanek emanen diote gaur arratsaldean hasiera Barañaingo Nazioarteko Txontxongiloen 20. jaialdiari. Lehenengoak bira burutuko du 18:00etan Lakuan eta bigarrenak 19:00etan Udal Plazan izanen da.

"A-ta-ta!" 45-50 minutuko ikuskizuna da eta airean egan egiten duten fantasiazko animaliak erakusten ditu. Bigarrena, ordea, txontxongilo ikuskizuna da, 40 minutuko iraupena duena eta Bulgariako osagai folklorikoak erakutsiko dituena.

Larunbata

Bihar, larunbatean, beste bi emanaldi izanen dira: 12:00etan Argentinako Mundo Costrinik pertsona guztientzako ikuskizuna eskainiko du, umorea eta zirkua batzen dituena. Arratsaldean, aldiz, 19:00etan Ecuadorreko Titiritainas konpainiak txontxongilo emanaldia eginen du. Biak Udal Plazan izanen dira eta eguraldi txarra egiten badu Alaitz ikastetxeko patio estalian.

Baina emanaldiekin batera, larunbatean txiki eta gazteek txontxongiloak egiteko ikastaroak izanen dituzte eskura. Zurrunka Antzerki konpainiak 5-11 urte bitartekoentzat itzal-antzerkien tailerra eginen du, euskaraz 10:00tatik 11:30etara eta gazteleraz 11:45etatik 13:15etan. Udaletxeko aretoan burutuko dira eta izena eman daiteke 09:30etatik 10:00etara eta 11:00etatik 11:30etara. Arratsaldean Gus Marionetas konpainiak ikastaroa burutuko du, 17:00etatik 19:00etara, euskaraz eta gazteleraz, 4-12 urte bitarteko haurrentzat eta gurasoentzat. Ikastaro hauek Udaletxe plazan izanen dira eta izena eman ahal izanen da 16:30etatik aurrera.

Igandea

Igandean jaialdiari bukaera emanen zaio baina aurretik hainbat ekimen izanen dira: emanaldiak, sari banaketa eta txontxongilo ikastaroak.

11:30etan Bilboko Pantzart Teatro taldeak 3-6 urte arteko txikientzako ikuskizuna eskainiko du Udaletxeko aretoan. Paperezko txontxongiloekin egindako lana da. Sarrera doakoa da eta ikuskizuna euskaraz da.

13:00etan, Italiako Dromosofistas konpainiako lagunek Lakuko Anfiteatro Naturalean antzerkia, txontxongiloak eta musika uztertzen dituen ikuskizuna eskainiko dute.

Goizean zehar, 2013ko txontxongilo haur lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie eta larunbatean bezala ikastaroak burutuko dira goiz eta arratsaldez.

Darforma konpainiak zuzenduko ditu ikastaro hauek eta Kulturguneko plazan izanen dira, 11:30tatik 13:00etara, eta 17:30etatik 19:00etara, biak gazteleraz. Apuntatzeko epea ordu erdi lehenago irekiko da.

Arratsalde horretan bi ikuskizunek bukaera emanen diote jaialdiari: Nafarroako Gus Marionetas konpainiaren "La inauguración" txontxongilo lana Udaletxe plazan eta Frantziako Les Goulus hirukotearen zaldi-gizonak, 18:00etan eta 19:00etan Lakuko Anfiteatroan.

Itzulpena > Traducción

Títeres y marionates tomarán las calles de Barañain de hoy al domingo

Barañain se verá invadida este fin de semana de curiosas criaturas de tela, papel y cartón con una nueva edición del Festival Internacional de Títeres y Marionetas de Barañain. La inauguración tendrá lugar esta tarde a las 18:00 con el espectáculo itinerante de la compañía castellana Cal y Canto, "A-ta-ka!", quienes pasearan sus fantásticas criaturas aéreas por el Lago de Barañain. Más tarde, a las 19:00 la compañía búlgara Teatro Estatal de Burgas nos acercará al folclore de este país con la obra de marionetas "Tumba Lumba" en la Plaza del Ayuntamiento.

Mañana, sábado, el festival continúa con obras que se escenificarán en la Plaza del Ayuntamiento a las 12:00 y a las 19:00. La primera del artista argentino Mundo Costrini, que mezcla humor y circo, y la segunda, un espectáculo de marionetas de  la compañía ecuatoriana Titiritainas. El sábado también habrá talleres de sombras chinas y de construcción de títeres para niños y niñas entre 4 y 12 años, los de sombras chinas en la sala del Ayuntamiento a las 10:00 en euskera y 11:45 en castellano y el de construcción de títeres a las 17:00 en la plaza consistorial en euskera y castellano. Las inscripciones se podrán realizar media hora antes del inicio.

El domingo habrá otro taller para construir títeres a las 11:30 y a las 17:30 en la plaza del Complejo Cultural, pero además del taller también hay espectáculos de títeres. A las 11:30 Pantzart teatro escenifica una obra en euskera para niños y niñas de 3 a 6 años en la sala del Ayuntamiento, y a las 13:00 la compañía italiana Dromosofistas hará lo propio en el Anfiteatro del Lago. Durante la mañana se hará la entrega de los premios de los certámenes infantiles de 2013 y a la tarde Gus Marionetas y Les Goulus dáran fin al festival, el primero en la plaza consistorial con una obra de marionetas a las 17:00 y los segundos en el anfiteatro del Lago a las 18:00 y 19:00. En caso de mal tiempo todas las obras que se vayan a realizar en exteriores se harán en el cubierto del colegio Alaitz.

Diseño y desarrollo Tantatic