2016-02-22 Kultura · Cultura

Obario Maldikoak taldeak irabazi du Bardoetako bertso-saioa

Datorren martxoaren 4an Iruñean jokatuko den itzuliko saioan erabakiko da ligaxka honetako zein taldek egingo duen sailkapenean aurrera.

Giro paregapean aritu ziren bertsotan Barañaingo Haizea elkartean. (Argazkia: Utzitakoa.)

Iragan ostiraleko bertsoa-saioa Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Irati Majuelo, Aimar Karrika) taldeak irabazi zuen Barañaingo Hiru Garabardo eta Pintxo Bat (Sarai Robles, Mikel Lasarte, Ainara Ieregi) taldearen aurka, Bardoak 2016 Nafarroako taldekako bertso-saioak ekimenaren barruan. Haizea elkartean aritu ziren, 20:30etatik aurrera, eta jende dezente bildu zen, 70 bat bertsozale orotara.

Hasierako agurretan txotxongiloak, bertsoak eta musika uztartu zituzten eta hainbat ariketa berri planteatuta (Habaneran zein Juana Bixenta doinuan taldekideen artean, Segidillan…), publikoarekin konektatzea lortu zuten bertsolariek. Oso saio umoretsua osatu zuen seikoteak eta aurkezle lanetan gainera Barañaingo gaztetxoen bertso-eskolako kideak izanik, harreman berezia sortzen bertsozaleekin. Azkenean, “Obario Maldikoak” taldearentzat izan zen jokoan zegoen puntua. Datorren martxoaren 4an Iruñean jokatuko den itzuliko saioa erabakiko da ligaxka honetako zein taldek egingo duen sailkapenean aurrera.

Txapelketaren gaineko informazio guztia (argazkiak, albisteak, bideoetarako loturak…) www.bertsozale.eus atarian ikusgai dago.

Itzulpena > Traducción

Obario Maldikoak gana al grupo de Barañain Hiru Garabardo eta Pintxo Bat

El pasado viernes se celebró en la sociedad Haizea el primer bertso-saio de la segunda fase, en el que el grupo de Pamplona Obario Maldikoak ganó al de Barañain Hiru Garabardo eta Pintxo Bat. En total se juntaron en torno a 70 personas y todo se desarrolló en un muy buen ambiente.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic