2024-12-25 Kultura · Cultura

Olentzero eta Mari Domingi Barañainen izan dira

Olentzero eta Mari Domingi lakuko parkera iritsi ziren unea. | Argazkia: Mikel Urriza

Urtero legez, atzo iluntzean, abenduaren 24arekin, Olentzerok eta Mari Domingik Barañaingo kaleak zeharkatu zituzten. Eguraldia ere lagun izan zuten, kalejira bitartean euririk ez baitzuen egin.

Lakuko parkean agertu ziren une magiko batean, herriko hainbat haurrek, eskuargiak eskutan, lagundu zituztelarik. Adin guztietako ehundaka lagunek harrera beroa eman zieten, behin lakuko parkean sartuta, haurrez osatutako koro batek kantuz egin zien harrera, eta Konpartsako erraldoiek dantza eder bat eskeini zieten. Ostean, su artifizialek iragarri zuten Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Barañaingo zerua argi eta kolorez betetzen lakuko balokian.

Hemendik, oinez joan ziren herriko kaleak zeharkatuko zituen kalejira ikusgarria hasten zen tokira. Barañaingo kaleak zeharkatu zituzten, urtero egiten duten moduan, herriko haurrak agurtzeko ehundaka lagunen babesean. Haurrez beteriko karrozak, txistulari eta gaiteroak, musika banda, joaldunak, malabaristak, gaztaina erreak banatzen zituzten lagunak... Kalejira eder batek hartu zituen herriko kaleak, udaletxe plazan ekitaldi batekin amaituz.

Olentzerok eta Mari Domingik Barañaingo Jai Batzordeko eta herriko beste hainbat eragile kulturaletako bolondresak izan zituzten laguntzaile, ekimen berezi hau ospatu ahal izateko ezinbesteko horiek.

 

 

Itzulpena > Traducción

Olentzero y Mari Domingi volvieron a Barañain

Como todos los años, al atardecer de ayer, 24 de diciembre, Olentzero y Mari Domingi recorrieron las calles de Barañáin. El tiempo también acompañó, ya que no llovió durante el pasacalles.

Aparecieron en un momento mágico en el parque del lago, donde varios niños del pueblo, con las linternas en las manos, les acompañaron. Cientos de personas de todas las edades les dieron un caluroso recibimiento, una vez metidos en el parque del lago, un coro de niños les recibió cantando y los gigantes de la comparsa les ofrecieron un buen baile. Después, los fuegos artificiales anunciaron la llegada de Olentzero y Mari Domingi, llenando de luz y color el cielo de Barañain en el ballet del lago.

Desde aquí se dirigieron andando hasta donde comenzaba la espectacular kalejira que recorrería las calles del pueblo. Recorrieron las calles de Barañáin, como hacen todos los años, arropados por cientos de personas para despedir a los niños de la localidad. Carrozas llenas de niños, txistularis y gaiteros, banda de música, joaldunak, malabaristas, amigos que repartían castañas asadas... Una buena kalejira tomó las calles de la localidad, finalizando con un acto en la plaza consistorial.

Olentzero y Mari Domingi estuvieron acompañados por voluntarios de la Comisión de Fiestas de Barañáin y de otros agentes culturales de la localidad, imprescindibles para poder celebrar esta singular iniciativa.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic