2022-10-25
Kultura · Cultura
Olentzero eta Mari Domingiren ekimenen antolaketan parte hartzeko deia egin du Jai Batzordeak
Gertu dira eguberriak eta gertu da Olentzeroren etorrera. Urtero legez, abenduaren 24eko iluntzean ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi Barañaingo kaleetan zehar.
Egun berezia izan ohi da hau Barañainen, hainbat ekimenez beterikoa. Honen atzean, Olentzero eta Mari Domingiri behar bezalako harrera egin ahal izateko, herri eragileen lan handia dago atzetik.
Hau dela eta, Jai Batzordeak deialdi berezia egin du aurten, Olentzero eta Mari Domingiren ekimenen prestakuntzan aritu nahi duen persona oro gerturatu dadin. Deialdia azaroaren 2an, 17.30etan kultur etxean.