2014-02-24 Kultura · Cultura

Retanaren erakusketa Akelamendi tabernan

Margolari ezagunaren hogeiren bat artelan erakusgai eta salgai daude.

Formatu txikiko lanak dira (Argazkia: Plazaberri)

Florentino Fernandez de Retana margolariaren lanak ikusgai ditugu Akelamendin martxoaren 31a arte. Tabernan egiten diren erakusketak animaturik, Barañaingo bizilagunak hainbat artelan bildu ditu: paisaiak nagusiki eta oleoz eta hareaz eginaz.

Bere ibilbide artistiko luzean - 1924an jaio zen Gasteizen eta 1944. urtekoa da bere lehenengo erakusketa- Retanak hainbat estilo landu ditu: hasierako artelanetan, 1940. hamarkadakoetan, erretratuak aurkitu ditzakegu, aurrerago gutxitan ikusiko ditugunak. Ondorengo urteetan, Gasteizen zelarik, paisaia landuko du, eta 1948an Lizarrara bizitzera joan zen, non Carmen Loborekin ezkondu zen. Bertako paisaiak asko gustatu zitzaizkion, batez ere, Lizarraldeko argitasuna eta Nafarroako lautadako paisai malkartsu eta gogorrak. 1968. urtera arte bizi izan zen Lizarran eta ordutik Barañainen bizi da.

Erakusketak

1944. urteko Arabako Margolari Gazteen I.go Topaketan parte hartu zuen Retana gazteak. 1946. urtean taberna batean jarri zituen ikusgai bere lanak eta hori da bere artelanekin egin zuen lehenengo erakusketa. 1956an irabazi zuen Arabako Arte Lehiaketaren hirugaren saria eta ordutik hainbat lekutan erakutsi du bere lana: Logroño, Iruñea, Madril, Lizarra, Bilbo, Gasteiz, Ciudad Real, Zaragoza, Bartzelona eta Parisen ere, Andre Weil galerian, Matignon etorbidean. Denborarekin etxetik gertuko lekuetan erakutsi ditu bere lanak: Barañainen, Tafallan, Tuteran, Burlatan, Altsasun, Garesen, Irunen...

Azken urteotan material ezberdinekin probatzea nahiago izan du: harea edo hondarra, margo eta agoarrasarekin nahastu ditu bere paisaiak sortzeko. Akelamendin ikus daitezkeen lanak horrelakoak dira.

Argitalpenak

Era berean, hainbat egilek argitalpenak egin dituzte bere lanak eta izaera aztertzeko: Pablo Antoñanak, Pedro Manterolak, eta Juan Retanak, Florentinoren semeak, Gustavo de Maeztu Museoan Retanari buruz 2001an egin zen erakusketarako katalogoan testuak idatzi zituzten.

Santiago Arcediano "Retana, el temperamento expresivo de un pintor" ikerketa publikatu zuen "Celedón" aldizkarian eta Salvador Cruzek, "Florentino Retana: la fuerza hecha paisaje" testua idatzi zuen "Pintores Navarros" liburuan.

Itzulpena > Traducción

Exposición de Retana en Akelamendi

Akelamendi Taberna acoge hasta el 31 de marzo una muestra con obras del conocido pintor, afincado en nuestra localidad, Florentino Retana. Las obras que muestran paisajes en arena y óleo están además a la venta. Florentino Retana es uno de los más veteranos pintores residentes en Barañain. Nacido en Gazteiz en 1924 su primera exposición individual data de 1946. Tras trasladarse a Estella en 1948 desde 1968 vive en Barañain y ha expuesto en muchos lugares: desde galerías a museos, y también en bares, ya que en un bar de Gasteiz se realizó su primera muestra individual. Pintor impresionista en sus orígenes, con el tiempo cambió hacia la pintura expresionista y en los últimos años a una pintura donde pone de manifiesto su interés en la materia, empleando diferentes materiales en sus pinturas, como la arena que emplea en las obras y que puede verse en esta exposición.
 

Diseño y desarrollo Tantatic