Sarai Robles bertsolaria, bostgarren Zubiriko saioan
Aimar Karrikak irabazi zuen saioa eta atzetik Oskar Estanga, Amaia Elizagoien, Saioa Alkaiza, Sarai Robles eta Joseba Beltza geratu ziren.
Zubiriko Gautxori jatetxean ospatu zen atzo, igandean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako bat eta Sarai Robles Barañaingo bertsolaria bostgarrena bukatu zen. Aimar Karrikak irabazi zuen saioa 246,5 puntuekin eta atzetik Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Joseba Beltza geratu ziren.
Lehenengo aldia da Sarai Roblesek txapelketan parte hartzen duela eta saio honetan 235,5 puntu lortu ditu. Hauek dira puntuazioak:
Zortziko handian: Oskar Estanga (61), Sarai Robles (55,5), Aimar Karrika (54,5), Saioa Alkaiza (53,5), Amaia Elizagoien (52,5) eta Joseba Beltza (48)
Zortziko txikian: Oskar Estanga (62), Sarai Robles (57,5), Aimar Karrika (56), Saioa Alkaiza (55,5), Joseba Beltza (55) eta Amaia Elizagoien (51,5)
Hamarreko txikian: Aimar Karrika (61), Saioa Alkaiza eta Amaia Elizagoien (58), Joseba Beltza (53,5), Sarai Robles (51,5) eta Oskar Estanga (51)
Puntuan: Amaia Elizagoien eta Aimar Karrika (38,5), Sarai Robles (38), Saioa Alkaiza eta Oskar Estanga (36,50) eta Joseba Beltza (34)
Gaia: Amaia Elizagoien (37,5), Aimar Karika (36,5), Saioa Alkaiza (34,5) Oskar Estanga (33,5), Sarai Robles eta Joseba Beltza (33)
Guztira: Aimar Karrika 246,5 puntu, Oskar Estanga 244 puntu, Amaia Elizagoien eta Saioa Alkaiza 238 puntu, Sarai Robles 235,5 puntu eta Joseba Beltza 223,5 puntu.
Bertsoa.com-en eskuragarri jarriko dute saioaren grabazioa. Saioa aurkezten Barañaingo Ainara Ieregi aritu zen.
Larunbatean, Mikel Lasarte
Datorren larunbatean, hilaren 21an Lizarrako Gazteriaren Etxean 17:30ean, Barañaingo Mikel Lasartek parte hartuko du txapelketan Ander Fuentes "Iturri"rekin, Egoitz eta Iker Gorosterrazurekin, Eneko Fernandezekin eta Josu Sanjurjorekin batera.
Itzulpena > Traducción
Buena actuación de Sarai Robles en el campeonato de bertsolaritza
Ayer, domingo, se celebró en Zubiri una de las sesiones de cuartos de final del campeonato de bertsolaritza de Navarra en la que participan dos bertsolaris de Barañain, Sarai Robles y Mikel Lasarte. Robles terminó quinta con 232,5 puntos en la actuación de ayer, tras realizar unos buenos ejercicios en varias categorías, pero la puntuación global más alta fue de Aimar Karrika con 246,5 puntos. Tras el bertsolari de Auritz se situaron Oskar Estanga, Amaia Elizagoien, Saioa Alkaiza, Sarai Robles y Joseba Beltza.
El próximo sábado Mikel Lasarte participará en los cuartos de final que se celebrarán en Estella. Con él estarán los bertsolaris Ander Fuentes "Iturri", Egoitz e Iker Gorosterrazu, Eneko Fernández y Josu Sanjurjo.