2023-11-21 Kultura · Cultura

Sarai Robles bertsolaria Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean izango da

Lehendabiziko aldiz barañaindar bat izanen da Bertsolari Txapelketako finalean

Sarai Robles Altsasuko saioan | Argazkia: Josu Santesteban NBE

Lesakan izandako azken finalaurrekoaren ostean osatu da abenduaren 2an Anaitasunan jokatuko den finalerako bertsolari zerrenda. Altsasuko, Agoizko eta Lesakako finalaurrekoetako hiru irabazleei, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Joanes Illarregiri, puntuazioaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie: Sarai Robles Vitas Barañaindarra, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra, Josu Sanjurjo Alzuri eta Saats Karasatorre Martinez. Hau honela, abenduaren 2an Anaitasunan egonen da Sarai, bere Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehendabiziko finalean. 

Altsasun jokatu zuen Saraik lehenengo finalaurrekoa, eta beratn hirugarren postua lortu zuen  468,5 punturekin. Puntuaketa horrek, beste finalaurrekoak jokatuta, eman dio finalerako sarrera. 

 

Barañaingo Bertso Eskolan lehen urratsak.

Barañaingo Alaitz ikastetxean ikasi zuen Sarai Robles, eta han hasi zuen bertsoekin bere harremana. Lehen Hezkuntzako laugarren mailan zegoela sortu zen Barañaingo bertso eskola, eta bertan aritu da ordutik. Gure herrian bertsotan hasitako bertsolari gazteak herrialdeko 2023ko finala jokatuko du lehen aldiz.

Itzulpena > Traducción

Sarai Robles estará en la final del Campeonato de bertsos de Navarra

Tras la última semifinal en Lesaka se ha completado la lista de bertsolaris para la final del 2 de diciembre en el Anaitasuna. A las tres ganadoras de las semifinales de Alsasua, Aoiz y Lesaka, Saioa Alkaiza, Julio Soto y Joanes Illarregi, se suman otras cinco bertsolaris por orden de puntuación: la barañaindarra Sarai Robles Vitas, Xabat Illarregi Marzol, el etxarriarra Eneko Lazkoz Martínez, Josu Sanjurjo Alzuri y Saats Karasatorre Martínez. Así, el 2 de diciembre Sarai estará en el Anaitasuna, en su primera final del Campeonato de Bertsolaris de Navarra.

Sarai disputó su primera semifinal en Alsasua, y  logró el tercer puesto con 468,5 puntos. Esa puntuación, disputadas las otras semifinales, le ha dado acceso a la final.

Primeros pasos en la Bertso Eskola de Barañain.

Sarai Robles estudió en el colegio Alaitz de Barañáin, donde comenzó su relación con los bertsos. Cuando estaba en cuarto de Primaria nació la bertso eskola de Barañáin, y allí ha actuado desde entonces. El joven bertsolari, que comenzó a cantar bertsos en nuestro país, disputará por primera vez la final del país en 2023.

Diseño y desarrollo Tantatic