2023-09-12 Kultura · Cultura

Terraza Artearekin 2023 programak agur esango du ostegunean Harribitxi taldearen kontzertuarekin

Harribitxi taldea. Argazkia: Harribitxi

Datorren ostegunean, irailaren 14an,  "Terraza Artearekin" kultur programaren laugarren eta azken ekitaldia izanen da herrian, Harribitxi taldearen deiadar izeneko ikuskizunarekin. Barañaingo Udaleko Kultura Sailak antolatutako ekitaldi sorta honek, abuztuan eta irailean zehar, hainbat proposamen artistiko eskaini ditu aire zabalean, herrian kultura maite dutenentzat ezinbesteko hitzordu bihurtuz.

Udalak eskerrak eman dizkie programa hau ahalbidetu zuten bertaratu eta kolaboratzaile guztiei. "Espero dugu emanaldiez gozatuko duzuela eta datorren urteko edizioan ikusiko dugula elkar!", zabaldu dute.

Harribitxi taldea: Sustraiak. Tradizioa. Garaikidetasuna.

Modu honetan aurkezten dute euren proiektua Harribitxiko taldekideek:  Txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna eta izaera bizia aldarrikatzen duen bikote artistikoa gara. 

Gure ikusmira artistikoa txistuaren erabilera berrien bilaketan, txistulari duoaren sustaketan eta sormen berriko musika tradizionalean oinarritzen da. Izaera multi instrumentala duen proiektu honetan txistuaren soinua danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiarra, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ez ohikoak diren beste hainbat musika tresna harrigarriekin batera eskeintzen dugu modu erakargarri eta dinamikoan. Jorratzen ari garen ibilde honetan tradizioa, garaikidetasuna, multi instrumentazioa, kultur aniztasun musikala, fusioa, eta originaltasuna ditugu bidelagun.

 

Itzulpena > Traducción

Cierre del Programa "Terraza con Arte 2023" con el Concierto Harribitxi en Barañáin

El próximo 14de septiembre, dará lugar el cuarto y último evento del programa cultural "Terraza con Arte" (ARTEAREKIN terraza CON ARTE) con un magnífico concierto a cargo de Harribitxi. Esta serie de eventos, organizada por el área de Cultura del Ayuntamiento de Barañáin, ha ofrecido a lo largo de agosto y septiembre una variedad de propuestas artísticas al aire libre, convirtiéndose en una cita imprescindible para los amantes de la cultura en la localidad.

Desde el Ayuntamiento expresaron su agradecimiento a todos los asistentes y colaboradores que hicieron posible este programa. "¡Esperamos hayáis disfrutado de las diferentes actuaciones y nos vemos en la edición del próximo año!", comentaron con entusiasmo.

Con la llegada del otoño, la terraza se despide del arte.

Diseño y desarrollo Tantatic