Titereen nazioarteko jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute
Maiatzaren 8tik 10era hiru egunez txontxongiloak nagusi izanen dira gure herrian.
Barañaingo Udalak aurkeztu berri du XXI. Titere Jaialdiaren egitaraua, maiatzaren 8tik 10era ospatuko dena Barañaingo kaleetan. Ikuskizun guztiak doakoak izanen dira eta horiekin batera familia osoari irekitako tailerra eginen da euskaraz eta gazteleraz, baita erakusketa Kultur Etxean eta titereentzako istorioak eta txontxongiloak sortzeko erakustaldiaren edizio berri bat prestatu da.
Zigoitiako (Arabako), Madrilgo, Kataluniako, Danimarkako, Belgikako, Taiwaneko eta Peruko zazpi konpainiek ikuskizunak eskainiko dituzte Udaletxe Plazan eta Lakuko Anfiteatro Naturalean. Ostiralean, maiatzaren 8an, jaialdiari hasiera emanen diote Zigoitiko Panta Rhei konpainiako lagunek "Astokillo´s Circus" kale-komedia antzezlanarekin eta ondoren, Danimarkako Alex Bartik "Mr. Barti" lana aurkeztuko du. Lehenengoak Maese Zambulon azokalariaren eta Rigoletto, haren astoaren, barietate-zirkua ekarriko digu eta bigarrenak Barti Jauna txontxongilo bihurri eta kuttuna aurkeztuko digu. Biak Lakuan izanen dira.
Larunbatean hiru taldeen ikuskizunak izanen ditugu: Belgikako Dominique Kerignarden "Arkakusoen zirkua" ezagutu ahal izanen dugu Lakuko Anfiteatroan eskainiko duen bost ikuskizunetan. Ikuskizun guztiak sarrera librekoak dira baina honetan gonbidapenak behar dira. Maiatzaren 7an eta 8an Kultur Etxean bi gonbidapen emanen dira pertsona bakoitzeko.
Baita Madrilgo El Retablo taldearen "Giuseppe eta Peppina" txontxongiloak eta aktoreak aritzen diren ikuskizuna eskainiko da larunbat eguerdian. Arratsaldean, aldiz, Taiwaneko Txontxongiloen Antzerkia taldeak "Txontxongilo-piloa" lanarekin bertoko esku-txontxongilo tradizioa ekarriko du gurera, musika, eskultura eta oso leuna den antzezpen teknika uztartzen dituelarik.
Igandean, Zigoitiko Panta Rhei konpainiak "Txintxilipurdi Erregea" antzeztuko du euskaraz goizean eta gazteleraz arratsaldean eta eguerdian Kataluniako Jordi Bertrán eta Litus Codinak "Strada" txontxongilo lana antzeztuko dute. Jaialdiari bukaera emanen dio Peruko Hugo Suarezek "Body Rhapsody" gorputz-txontxongilo lanarekin.
Tailerra eta erakustaldia
4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta beraien gurasoentzat txontxongilo tailerra eginen da ostiral arratsaldean, maiatzen 8an arratsaldeko 5etatik aurrera. Euskaraz eta gazteleraz eginen da eta helburua txikiek beren txontxongiloa sortzea da. Tailerra Gus Marionetas eskainiko du eta izen emateak egunean bertan eginen dira.
Honekin batera, "Txontxongilo istorio bat" eta "Nire txontxongiloa egiten" erakustaldien 12. edizioari hasiera emanen zaio. Bertan parte hartu dezakete Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren neska-mutikoek eta lanak 2015eko azaroaren 27a baino lehenago aurkeztu beharko dira Kultur Etxean. Partaideei opari titiritero eman emanen zaie eta lanen erakusketa eginen da datorren urtean.
Izan ere, datorren apirilaren 27tik maiatzaren 8ra 11. ediziorako aurkeztutako lanen erakusketa eginen da Kultur Etxean. Baita aurtengo jaialdia iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketa izanen da ikusgai leku berean.
Itzulpena > Traducción
Presentan el programa del XXI. Festival Internacional de Títeres de Barañain
A poco menos de un mes para su celebración, el Ayuntamiento de Barañain ha dado a conocer la programación del Festival Internacional de Títeres y Marionetas que se celebrará el fin de semana del 8 al 10 de mayo. Durante tres días siete compañías procedentes de Zigoitia (Alava), Madrid, Cataluña, Dinamarca, Bélgica, Taiwan y Perú ofrecerán en total 13 espectáculos en la Plaza Consistorial y en el Anfiteatro Natural del Lago. También se realizará el viernes un taller para construir títeres con Gus Marionetas y se convoca una nueva edición de la muestra "Construyo mi títere" y "Una historia de títeres", cuyos trabajos realizados por escolares de Primaria y Secundaria deben presentarse antes del 27 de noviembre de 2015 en la Casa de Cultura.
Para ir calentando motores, el próximo 27 de abril y hasta el día 8 de mayo, en la Casa de Cultura se podrán ver los trabajos presentados a las muestras de este año de ambas convocatorias, así como los carteles presentados al concurso del cartel anunciador del festival. El cartel de este año es obra del artista de Zizur Mayor Raúl López Martín.