2014-10-09 Kultura · Cultura

Txistua jotzen ikasteko tailerra ostiralero

Barañaingo Txistulariak elkarteak antolatzen du ostiral arratsaldetan Kultur Etxean.

Herrian hainbat ateraldi egiten dituzte txistulariek (Arg.:Plazaberri)

Tailerra urria eta azaroko ostiraletan izanen da, 16:00etatik 18:30era Kultur Etxean. Bertara gonbidatuta daude txistua jotzeko gogoa duten eta maila ertaina duten adin guztietako jendea, zeintzuk praktikatu edo herrian ateraldiak egin nahi badute.

Aurten 30 urte ospatu dute Barañaingo Txistulariak eta adin guztietako parte hartzaileak ditu, haurrak, gazte zein helduak. Herriko festetan eta egun berezietan (Olentzero, Ageda Deuna,…) ateraldiak egiten dituzte kalea alaitzeko. Ibilbide luzeagatik eta herriko bizitzan parte hartzeagatik aurtengo Barañaingo Egunean omendu zituen Festa Batzordeak.

Itzulpena > Traducción

Taller para aprender a tocar el txistu, los viernes

Los viernes de octubre y noviembre Barañaingo Txistulariak ha organizado un taller para aprender a tocar este instrumento. Se trata de una actividad dirigida a personas de todas las edades aficionadas a la música de txistu, con un nivel medio de conocimiento y que quieran practicar y realizar actuaciones musicales por la localidad. El taller se realizará de 16:00 a 18:30 en la Casa de Cultura.

Diseño y desarrollo Tantatic