Udazkeneko jarduerak Baragazten
Urria, azaroa eta abenduan burutuko dira eta batzuk doakoak dira.
Baragazte udal zerbitzuak gazteentzako hainbat jarduera antolatu ditu udazken honetarako, batzuk doakoak eta besteak prezio murritzean. Jarduerak urria, azaroa eta abenduan eginen dira eta Parkour tailerra, pintxo interkulturalen tailerra, proba konbinatua, Artic pistara ateraldia eta zine eta palomitak saioa eskaintzen dira.
Parkour tailerra abilitate fisiko eta mentalak uztartzen dituen diziplina da, "lekualdaketaren artea" ere deitu izan dena. Bertan korrika egitea, jauziak, eskalatzea, suspentsioa, oreka, norbanakoan konfidantza, beldurra kentzea eta aurrera egitea dira helburu nagusiak. Gorputza erabiltzen da edozein lekutan hoberenen eta segurtasunarekin mugitzeko. Ikastaroa urriaren 18an eta 25ean eta azaroaren 8an izanen da 11:00etatik 12:00etara eta izena emateko azken eguna urriaren 11 da. Tailerraren prezioa 2 eta 5 euro artekoa da.
Pintxo tailerra
Pintxo Interkulturalen tailerra urriaren 31an izanen da 18:30ean eta izena eman daiteke urriaren 13tik 25era. Tailerra doakoa da.
Proba konbinatua jarduera azaroaren 15ean, larunbatean, 18:00etan eginen da eta euro bat balio du bertan apuntatzea. Izena emateko epea urriaren 27tik azaroaren 8ra izanen da.
Artic izotz pistara ateraldia azaroaren 22an eginen da 11:00etatik 13:30era eta 6 euro inguruko prezioa izanen du. Apuntatzeko epea azaroan irekiko da 3tik 15era.
Azkenik abenduaren 19an, 19:30ean zinea eta palomitak saioa eginen dute, doakoa dena.
Izen-ematea Baragazten izanen da.
Itzulpena > Traducción
Actividades de otoño en Baragazte
El servicio municipal Baragazte oferta para los próximos meses varias actividades dirigidas a jóvenes como un taller de Parkour, un taller de pinchos interculturales, una actividad de Prueba Combinada, una salida a la pista de hielo Artic y una sesión de cine y palomitas.
El Parkour, también llamado arte del desplazamiento, se trata de una disciplina que pone en juego la destreza física y mental y que se compone de varios ejercicios - saltar, correr, escalar...- que sirven para desplazarse de forma eficaz y segura, superando obstáculos y ganando confianza. El taller que se desarrollará el 18 y 25 de octubre y el 8 de noviembre de 11:00 a 12:00, tiene un coste de entre 2 y 5 euros y las inscripciones finalizan el 11 de octubre.
El taller de pinchos interculturales se hará el 31 de octubre y aunque es gratuito se pide inscripción previa del 13 al 25 de octubre.
La actividad de Prueba Combinada tendrá un coste de un euro, se realizará el 15 de noviembre y las inscripciones serán del 27 de octubre al 8 de noviembre.
La salida a la pista de Artic será el 22 de noviembre y tendrá un precio aproximado de 6 euros. Las inscripciones serán del 3 al 15 de noviembre. Finalmente la sesión de cine y palomitas se realizará el 19 de diciembre y será gratuita.