2014-06-03 Kultura · Cultura

Unai Uberetagoenak irabazi zuen Barañaingo lehen kopla txapelketa

Iruindarrak Larraungo Joana Zigandarekin aritu zen buruz burukoan.

Barañaingo lehen kopla txapelketaren irabazlea (Arg.:Bertsozale Elkartea)

Barañaingo Egunaren inguruan antolatutako ekitaldien artean, bezperan ospatu zen herrian lehen kopla txapelketa. Bertan Barañaingo Ander Baiano, Ainara Ieregi, Mintxo Astiz eta Mikel Lasarte aritu ziren; Menorcako Marc Febrerekin, Iruñeako Unai Uberetagoenarekin; Aezkoako Imanol Ubaurekin eta Larraungo Joana Zigandarekin batera.

Txapelketa Haizea elkartean burutu zen, bertsozalez beteta. Lehenengo fasean agur puntuagarria eta bina ofizio egin zituzten parte-hartzaileek. Lau pasatu ziren bigarren fasera, aurkezlearen zortzi galderei erantzun behar izan zioten bertsolariek eta objektu bati abestu.

Buruz burukora Iruñeko Unai Uberetagoena eta Larraungo Joana Ziganada pasatu ziren. Azkenean Unai Uberetagoenak irabazi zuen Barañaingo lehenengo kopla txapelketa.

Itzulpena > Traducción

Unai Uberetagoena gana en el campeonato de coplas

El campeonato organizado dentro de los actos previos al Barañaingo Eguna tuvo lugar en la sociedad cultural Haizea el pasado 30 de mayo y se trataba de la primera competición de este tipo celebrada en Barañain. En ella participaron bertsolaris de Barañain, Larraun, Pamplona, Menorca y Aezkoa, y tras varias pruebas el pamplonés Unai Uberetagoena obtuvo la mayor puntuación por delante de Joana Ziganda de Larraun.

Multimedia

Musika eta koplak Barañaingo Eguna 2014

Diseño y desarrollo Tantatic