Barañaingo Abesbatzaren "Mujeres con dos bemoles"
Irakasle maitagarri eta lagun minaren hileta elizkizunetan parte hartu ondoren, Sarak eta Adelak gutun bana eta misterioz beteriko kutxa bat jaso zituzten ondare gisa bihotzeko lagun zenaren partetik. Kutxan, irakaslearen bizitza eta haren ametsak topatu dituzte. Pixkanaka-pixkanaka kunturatzen dira irakasle zenak eginiko lanaz, oraindik ere, gizonen esparrutzat hartzen den arlo horretan, eginiko bidaiez, lagunez, haren harremanez, baina batez ere musika-eskola sortzeko eta haren ikaskeek ametsak eta garapen pertsonala lortzeko asmaturiko metodologiaz.
Horregatik, historiaren zehar, ametsak erdiesten eta ondorengoek lanean segitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak sortzen saiatu diren emakumezkoak dakarzkigute, komediaren bidez, Barañain Abesbatzak eta TDiferecia taldeak.