Gabonetan txiki eta handientzako programazioa Auditorioan
Akrobaziak, musika, clown, dantza klasikoa eta flamenkoa urtea bukatzeko
Barañaingo Auditorioak gabonen atarian “Iki milikili klik” Jaso ikastolako musikalaren azken saioa eskainiko du bihar, hilaren 18an 18:30etan eta asteburuan ere gozatzeko aukera izanen da akrobazia, dantza eta ikuskizun flamenkoarekin. Txikientzako ikuskizunak programatu dira, hilaren 23, 26, 27 eta 30ean eta dantza klasikoa urtarrilaren 4an. Era berean abenduaren 24an Olentzeroren jaialdia ospatuko da Auditorioan Jai Batzordeak antolatua.
Larunbat honetan, hilaren 20an 18:00etan akrobaziak ikusi ahal izanen dira Enfila'T taldearen “Plecs” lanarekin. Txikiei eta helduei zuzendutako ikuskizuna da eta antzerkia, musika eta zirkoa uztartzen dituzte, paperaren munduan oinarritutako istoria batekin. Kataluniako 2010eko Zirko Sarietan ikuskizun hoberenaren saria jaso zuten.
Igande honetan, aldiz, kafe-antzerkian eta barietate antzerkian oinarritzen den flamenko ikuskizuna ikusi ahal izanen da, “La gloria de mi madre”, Choni Cía-ren proiektua. Ikuskizuna 2011an irabazi zuen ikuskizun hoberenaren Escenario de Sevilla saria eta Chiclanako 2011ko antzerki jaialdiaren ikuslearen saria. Saioa 19:00etan hasiko da.
Gabonetako astea, txikiei begira
Txikiei begirako programazioa nagusi da eguberri hauetan. Asteartean, hilaren 23an 20:30ean “Las mil y una noches” musikala eskainiko da, familia guztiari zuzendutako ikuskizuna.
Abenduaren 26an 5 urtetik gorako txikiei zuzendutako keinu umorezko lana eskainiko du Spasmo konpainiak “Ebook, las edades del libro” lanarekin. Bertan, liburuaren historia egiten dute antzezleek, jakintzaren eta idazkeraren ibilbidea eginez. Familia osoari begirako ikuskizuna da. 18:00etan hasiko da.
Berriro haurrei begira, abenduaren 27an, 18:00etan Miguel Goikoetxeandiak “Un cuento de caballeros” antzezlana taularatuko du, erdi aroiko kanpaldi batean zalduna izan nahi duen neskatoren istorioa azaltzen duena.
Abenduaren 30ean, 18:00etan akrobaziak eta zirkoa izanen dugu berriro, kasu honetan, Vaiven konpainiaren eskutik, “Do not disturb”. 6 urtetik gorako txikiei zuzendutako lana da eta dantza eta akrobazien bitartez protagonistek XX. mende hasierako lantegi batean kokatzen dute istorioa.
Azkenik, urtarrilaren 4an, igandean, La Mov dantza konpainiak "La bella durmiente" Tchaikovskyren klasikoa dantzatuko du. 18:00etan izanen da.
Itzulpena > Traducción
Una programación orientada al público infantil y familiar para estas fechas festivas
El Auditorio de Barañain ha programado para estas fechas navideñas un buen número de actuaciones y espectáculos dirigidos especialmente al público infantil y familiar. Desde mañana, que se escenificará por última vez el musical "Iki milikili klik" realizado por el alumnado de la ikastola Jaso, hasta el 4 de enero se sucederán espectáculos de acrobacias, circo, musicales, teatrales y humorísticos, además del clásico de la danza "La bella durmiente" a cargo de La Mov el 4 de enero y la obra "La gloria de mi madre", el próximo 21 de diciembre, un trabajo inspirado en el café-cantante o el teatro de variedades y que mezcla humor, copla, flamenco e improvisación.
Especialmente para los y las txikis y jóvenes se ha programado el musical "Las mil y una noches", el martes 23; la obra de humor gestual "Ebook, las edades del libro", la obra de teatro "Un cuento de caballeros" el sábado 27 y la obra de acrobacias y circo "Do not disturb" el martes día 30. Además de estas obras, este sábado, día 20, Enfila'T escenificará "Plecs" una obra que aúna teatro, música, circo y acrobacias y que es apta para toda la familia. La obra es Premio de circo de Cataluña al mejor espectáculo de 2010.