2014-12-31 Kirola · Deporte

Giro alaian 500 lagun inguruk parte hartu dute San Silbestreren II. Edizioan

Udal plazara sartzen. Argazkia: Plazaberri

Giro ederrean hasi da BRÑ Barañaingo Korrikalari Taldeak antolaturiko II. San Silbestrea. Lasterketan mozorro ugari ikusi dira, ikusleak korrikalariak animatzen lagundu dituzte eta kalean ehundaka pertsonek bete dute udaletxeko plaza.

Bigarren urtea da San Silbestre ospatzen dela Barañainen. BRÑ Barañaingo Korrikalari Taldeak ekimen ugari antolatu ditu jaio zenetik kirol herrikoia bultzatzeko helburuarekin. Plazan bildutakoak giro ezinhobea azpimarratzen zuten. Alaitasuna, umorea, kirolzaletasuna eta aspaldi ikusten ez ziren lagunen arteko elkarrizketak.

Nesken kategorian Natalia Mendiluze Barañaindarrak zeharkatu du helmuga lehenbiziko aldiz eta Alai Sport dendaren saria jaso du. Bigarrena Cintia Martinez izan da eta Txalaparta tabernan bi pertsonentzako saria jaso du. Eta hirugarrena kategoria honetan Maite Aizkorbe izan da.

Mutilen kategorian Iosu Azkona Barañaindarra lehenbizikoa izan da helmugako zinta zeharkatzen eta Alai Sport saria jaso du. Bigarrena David Pina Barañaindarra ere bai eta Akelamendi tabernan bi pertsonentzako afari-saria jaso du. Eta hirugarrena Mikel Azkona Barañaindarra. Mozorrorik originalena Aitor Juanbeltzentzat izan da.

 

Itzulpena > Traducción

Cerca de 500 personas participan en la II. San Silvestre de Barañain

Arropadas y arropados por un gran ambiente festivo, las 500 corredoras y corredores han participado en la 2ª edición de la San Silvestre en Barañain organizada por BRÑ Barañaingo Korrikalari Taldea.

Además de las cercade 500 personas que se han dado cita para despedir el año haciendo deporte, cientos de personas han acudido para animar y disfrutar de una mañana inmejorable respecto al tiempo y buen ambiente.

En la categoría de chicas Natalia Mendiluze ha sido la primera en cruzar la línea de meta. La segunda ha sido Cintia Martinez y la tercera Maite Aizkorbe.

En la categoría de chicos el berinianense Iosu Azkona ha sido el primero en cruzarla. Y David Pina y Mikel Azkona han cruzado el segundo y tercero respectivamente. Y el premio al mejor disfraz ha sido para Aitor Juanbeltz.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic