Akordioa Basket Navarra eta Lagunak artean
Lau urteko elkarkidetza akordioa da saskibaloia eta bere baloreak sustatzeko
Iragan otsailaren 24an sinatu zuten elkarkidetza akordioa Jose Antonio Mendive Lagunakeko presidenteak eta Javier Sobrinok, Basket Navarra klubeko presidenteak. Klub honetakoa da Planasa talde profesionala, LEB ORO ligan jokatzen duena, ACB ligaren azpikoa.
Akordioa lau urteko luzapena izanen du eta horretan bi elkarteek konprometitzen dira Nafarroako saskibaloia eta bere baloreak sustatzera. Basket Navarrak antzeko hainbat akordio sinatu ditu dagoeneko San Cernin, Navarro Villoslada, Larraona eta Alsasuna kirol taldeekin.
Lagunak junior taldea laueko finalean
Honekin batera beste berri ona iritsi zaigu Lagunak Saskibaloitik. Nesken junior taldea sailkatu da bere kategoriako laueko finaletan jokatzeko. Finalak martxoan zehar eginen dira eta horietako bat Barañaingo Kiroldegian jokatuko da martxoaren 22an.
Itzulpena > Traducción
Acuerdo de colaboración entre Basket Navarra y Lagunak
El pasado 24 de febrero Lagunak, de mano de su presidente José Antonio Mendive y Javier Sobrino presidente del club Basket Navarra (Planasa), firmaron un acuerdo de colaboración de cuatro años en el que ambos clubes se comprometen a promocionar conjuntamente el basket navarro y difundir sus valores.
Por otro lado, desde Baloncesto Lagunak informan que el equipo junior femenino ha logrado clasificarse para jugar la Final a 4 de su categoría. Los partidos se celebrarán durante este mes, uno de ellos en el Polideportivo de Barañain el 22 de marzo.