«Nire txanda da! 13koa ez dut galduko» dio Luis Goñi gazteak

Bideo baten bidez mezu bat igorri dio jendarteari. 'Ateak Ireki' web guneak argitaratu duen bideo batean, Barañaingo gazteak bere txanda heldu dela dio.

Ateak Ireki Bideotik ateratako irudia

Azken hilabeteetan jendarteak egindako lanaren ondorioz «baldintzak sortu direla» dio. Duela aste batzuk beste bideo baten bitartez gazteak harri batekin batera erantsita zuen mezua jendarteari luzatzen zion konpromezua eskatuz. Harri hori esku eta toki ezberdiñetatik igaro da. 1500 eskuetatik Barañaingo jende katean, bertsolarien eskuetatik, musika taldeen eskuetatik, Lekeition egindako 'Libre egunetik'.

Barañaingo gazteak eskerrak ematen dizkio «konpromezua hartu duen jende orori». Eta orain berriz harri hori eskuetan dagoelarik «bere txanda dela» dio. Lortu nahi zuten helburua auzipetuen egoera azaleratzea zela dio eta helburu hori bete dela ondorioztazen du Luis Goñi Barañaingo gazteak.

Azkenik, igande honetan burutuko den 'Desobedientzia martxa' «egindako lan guztiaren islada» izan behar dela dio. Martxan ez duela parte hartuko argitzen du baña aldi berean «Iruñean egun pasa ederra egiteko aukera ederra» izango dela dio eta «ez duela galduko» adierazi ere.

Zutabea Barañaindik

'Herri Harresi' dinamikak dei egin die Barañaingo bizilagunei 'Desobedientzia Martxara' joateko 11:30etan Udal plazatik aterako den zutabera gerturatzea.

 

Itzulpena > Traducción

El joven de Barañain Luis Goñi dice en un video que ha llegado su hora

Mediante un vídeo difundido en la web Ateal Ireki, Luis Goñi joven de Barañain afirma que se han creado las condiciones suficientes. Dice en este vídeo que la 'marcha desobediente' que se celebrará el próximo 13 de octubre en Pamplona debe ser una muestra de todo el trabajo realizado hasta la fecha. Aclará que no participará en dicha marcha pero que no se perderá este día. Para finalizar, da las gracias a toda las personas que se han comprometido de una forma u otra.

Multimedia

#HerriHarresia Luis Goñi: "Nere txanda da! 13koa ez dut galduko!"

Diseño y desarrollo Tantatic