Eremu politikoan emakumeak ahalduntzearen erronka

Igandean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Akelamendi Tabernan "Emakumeak eta politika" mahai ingurua egin zuen EH Bilduk.

mahai ingurua Akelamendi tabernan
Hainbat lagunek parte hartu zuten mahai inguruan (Arg.:Plazaberri)

Maite Aristegi Amaiurko diputatu eta baserritarrak, EHBilduko Miren Aranoa parlamentari eta irakasleak eta Oihaneder Indakoetxeak, Barañaingo EHBilduko zerrendaburua, zinegotzia eta irakasleak parte hartu zuten igande arratsaldean Akelamendin egindako mahai inguruan.

Bertan emakumeen jardun poltikoaz, emakume publikoen estereotipoetaz, eremu publiko eta pribatuaz, lan munduaz eta lan erreproduktiboen arteko dikotomiaz, eguneroko bizitza pertsonala eta militantzia politikoaz eta gizarteak duen erantzunkizun eta beteharraz hitz egin zen.

Maite Aristegik ohartarazi zuen eremu publiko eta politikoan gizonak eta emakumeak epaitzeko orduan kriterio ezberdinak erabiltzen direla, «gizonak egiten duena gustatzen ez bazaigu bere ideologia kritikatzen dugu, emakumeoi fisikoa kritikatzen diguten bitartean», esan zuen. Era berean, Miren Aranoak emakume eta gizonek hartzen dituzten rolak azpimarratu zituen eta nola horiek politikan ere isladatzen diren, «Batzordeak daude Parlamentuan gizonezkoenak direnak eta besteak emakumezkoenak direnak, baina, kontuz, hori gure antolakuntzan ere ikusten da, emakumeeak nagusi dira hezkuntza eta kultura batzordeetan eta gizonak ekonomiazkoetan, adibidez». Baita, politikan boterean dauden emakume ereduak kritikatu zituen, Merkel edo Barcina, kasu. «Errepikatzen dituzte gizonezkoen estereotipoak, ez dira hortaraino iritsi feministak izateagatik», adierazi zuen. «Ikuspuntu feministatik ez dute ezer gehitzen, bertan daude bertan egoten utzi dietelako, apurtzaileak ez direlako», gaineratu zuen.

Erabaki guneetan emakume gutxi

Oihaneder Indakoetxeak irakaskuntzan erabaki guneetan gertatzen denaz mintzatu zen. Alde batetik hezkuntzan emakumeen presentzia handia da, baina «erabaki garrantzitsuak hartzen diren lekuan gizonezkoak dira nagusi eta eginkizun banaketa oso argia dago: ikasketa buruak gehienbat emakumeak izaten dira eta zuzendariak gehienbat ere gizonak». Gauza bera udal antolakuntzan gertatzen dela aitortu zuen: hirigintza arloan 26 langileetatik emakume bakarra administratiboa da eta hezkuntza arloan, aldiz, teknikariak emakumeak izanik koordinadorea gizonezkoa da, bost atezainekin batera, gizonak direnak. Baita, Berdintasun Zerbitzua Gizarte Zerbitzuen baitan sartuta dago eta teknikariak emakumeak izanik arduradun politikoa gizonezkoa da.

«Emakumeak ahalduntzen ari gara eta jakitun gara ahalduntze beharraz, baita eremu politikoan. Honek parte hartzea eskatzen du, gure iritzia ematea eta esaten duguna egitea, konpromisoa», adierazi zuen Indakoetxeak.

Maite Aristegik autokritikara jo zuen. «Ezkerreko taldeetan emakumeen parte hartzea handiagoa da, baina Amaiurren zazpi diputatuetatik bakarrik bi gara emakumeak eta hasieran bakarra nintzen. 17 emakumeekin hitz egin zuten animatu zitezen eta ez zuten joan nahi. Pentsatu beharko genuke zein balore ematen diogun politikan egoteari eta zergatik ez garen gehiago tartean sartzen», galdetu zuen. «Krisia larria da zentzu guztietan baina oso momentu aproposa da hau guztia aldatzeko», animatu zuen Aristegik.

Lan produktibo eta erreproduktiboak

Indakoetxeak bi lan eremu hauen balioak errepasatzeko beharraz ohartu zuen. «Biak lanak dira baina lan erreproduktiboak (zaintza lanak, etxeko lanak…) ez dira lan bezala kontsideratzen. Hala ere hori aldatzen joan da, familia ereduak ere aldatuz joan baitira eta bizitza eredu ezberdinak baitaude; aitzitik, indarrean dagoena eredu patriarkal eta kapitalista da, merkatu ekonomiari eta etxeko ekonomiari balio ezberdinak ematen dizkionak», uste du Indakoetxeak. «Balioan jarri behar dena lan erreproduktiboa da, emakumeak lan mundura jauzi egin duelako baina gizonek ez dute jauzia egin etxera», gaineratu zuen.

Honen harira, Aristegik aitortu zuen gaur egun emakume asko «frustratuak» somatzen dituela. «Nire kasuan bezala, emakumeak erabaki beharrean ikusten dira gurasoak zaindu eta profesionalki haztearen artean, edota militantzia politiko edo sindikala eta umeak izan edo zaintzearen artean, adibidez. Nire kasuan, gutxiago egiten dudalaren sentsazioa daukat nire dedikazioa osoa ez delako gauza zehatz batean. Arazoa izan daiteke asko exigitu garela baina hau guztia kudeatzeko modu berriak behar dira», uste du. «Guk ere baloratu behar dugu gehio zaintza lanak duten garrantzia, emakume asko sufritzen dutelako horrekin eta zoriontasuna bilatu behar dugulako. Lan merkatuan sartu garenean zaintza lanen balio-galera eman da eta modu bat bilatu behar dugu non erabakitzeko aukera izan behar dugun: jaioberria zaintzen lehengo hiru urteak igarotzea nahi dugun ala ez, adibidez, baina erabakia hartzeko aukera izatea bermatu behar dugu», esan zuen Aristegik.

Aranoak ere azpimarratu zuen emakumeak «gizonak bezala profesinalki haztearen aukera» izan behar dutela. Aitortu zuen Norvegian ere ez dela horretara iritsi, enpresen Administrazio Kontseiluen %40a emakumeak baitira. Espainiar Estatuan ez da %15era heltzen.

Era berean, emakumeak burujabe izatea funtsezkoa dela adierazi zuten hiru emakumeak. «Independentzia ez da lurralde kontzeptu hutsa, pertsonen burujabetza ere bada», esan zuen Aranoak. «Burujabeak egin behar ditugu ere erabaki guneak, Berdintasun Kontseilu bat badugu, bertan erabakitzen dena burujabea izan dadin, inor gehiagoren menpe», aipatu zuen Indakoetxeak. «Gauzak sortzea ez da nahikoa, dirua behar da horiek aurrera ateratzeko, paperean gera ez daitezen», gaineratu zuen Aristegik.

Bukatzeko hezkuntzaren garrantziaz mintzatu ziren Aranoa eta Indakoetxeak. Berdintasunean hezitzea duen garrantziaz hitz egin zuen Indakoetxeak eta Aranoak berdintasunaren hezkuntza 0-3 urteetan ere barneratzea eskatu zuen. «Hezitzea ez da eskolaren kontu bat, etxean, kalean, hedabideetan... hezitzen da eta azken honetan kontrol gehiago egin beharko lirateke bertan estereotipo ugari zabaltzen direlako», esan zuen Aranoak.

Azkenik, hiru emakumeak animatu zuten eremu politikoan parte hartzera eta polikari beldurra kentzera. Parte hartzaileetako batek adierazi bezala, «animatzen bazaituzte parte hartzera eta konprometitzera, gai zarelako da»

Itzulpena > Traducción

Mesa redonda sobre "Mujer y política"

Este pasado domingo en Akelamendi taberna tuvo lugar una mesa redonda organizada por EHBildu Barañain para hablar de la presencia de la mujer en la política, la imagen pública de la mujer, los ámbitos de vida privados y públicos, la dicotomía entre trabajo productivo y reproductivo, compaginar la participación militante en un partido o sindicato con la vida personal y cotidiana, los obstáculos para la participación política y la necesidad de empoderar a las mujeres para que participen en la vida política.

La mesa la componían la diputada de Amaiur Maite Aristegi, la parlamentaria de EHBildu Miren Aranoa y la cabeza de lista en Barañain por esta coalición Oihaneder Indakoetxea. Aranoa señaló que el Parlamento como en la vida se reflejan los mismos roles: las mujeres son mayoría en las comisiones de Educación o Cultura y los hombres en las de Economía. Indakoetxea habló también de la presencia de la mujer en los centros de decisión, poniendo como ejemplo el ámbito educativo, donde a pesar de ser mayor la proporción de mujeres, los centros de decisión son ámbitos con predominio masculino. También expuso la necesidad de revalorizar el trabajo reproductivo frente al trabajo productivo, idea compartida por Aristegi, quien subrayó la necesidad de encontrar modelos que garanticen que las mujeres puedan decidir libremente lo que hacer con sus vidas, cuidar de otra persona, continuar con su formación, ascender profesionalmente, etc. Tal y como recogió Aristegi, percibe «frustración en muchas mujeres, que deben elegir si cuidar a sus familiares o crecer profesionalmente, militar en un partido o sindicato o tener y cuidar de la descendencia, por ejemplo. Debemos dar más valor a los trabajos de cuidado, porque las mujeres sufren con estas situaciones».

En la búsqueda de otros modelos, las participantes subrayaron la importancia de la soberanía personal y colectiva de las mujeres y del respeto de sus decisiones en todos los ámbitos. Apelaron al empoderamiento femenino, a la participación en la vida política, al compromiso y a superar los miedos y hablar libremente, por que tal y como se dijo «si te animan a participar y comprometerte en la vida política es porque eres capaz».
 

Diseño y desarrollo Tantatic