«Oso abesti pertsonalak dira, baina beti puntu erreal batetik hasi da abestia»
I.ASTIZ / A.GARCIA | iSeo izenaren atzean Leire Villanueva abeslaria aurkituko dugu, Barañaindarra izatez baina Bartzelonan bizi dena gaur egun. 2013ko udan atera zuen bere lehenengo diskoa “Red Gardens”, Ruben Rogero eta Josu Ervitiren laguntzarekin, baina 16 urteetatik ari da musikaren munduan. Orain bigarren diskoa prestatzen dabil, lehiaketa baten sari bezala grabazioa Donostiako estudio batean egitea lortu ondoren.
Aurkeztu zure burua, nola hasi zinen musikan?
Txikitan pianoa jotzen nuen, familian guztiok jotzen dute instrumenturen bat, baina 16 urterekin saskibaloiera jolastu nahi nuen eta orduan utzi nuen pianoa jotzen. Amaren kitarra nuen etxean eta orduan hasi nintzen abestien bertsioak egiten kitarran ikasteko. 16 urte nituela lagun batek igo zuen niri grabatutako bideoa internetera, nik jakin gabe, eta egun batean Iruñeko talde batek idatzi zion pianista bat behar zutela. Orduan esan zidan lagunak bideoa igo zuela eta horrela hasi nintzen Innerve taldearekin, nik 16 urte nituen eta haiek 27 edo 28, pentsa. Gero Bartzelonara joan nintzen ikastera eta lehendabiziko urtean klasekide batekin taldea osatu nuen, oso era naturalean jaio zen, tabernetan jotzen genuen. Motza baina polita izan zen, CousCous Mon Amour deitzen ginen. Gero, bakarrik hasi nintzen iSeo bezala.
Nola sortu da zure lehenengo diskoa?
Diskak sei abesti ditu, oso denbora laburrean konposatu nuen. Innerve taldean sartu nintzenean nirekin batera Josu Erviti sartu zen. Berak grabatu zizkidan lehenengo abestiak, internetera igotzen nituenak. Diska grabatzera animatu zidatenean berarengan pentsatu nuen, nik ez nuen materialik, ez ezer. Berak dena antolatu zuen, uda konposatzeko nuela esan zidan eta bi egunetan grabatuko genuela. Ni Bartzelonan nengoen eta galdetzen zidan nola nihoan. Oso azkar grabatu genuen bera kanpora joan behar zuelako.
Nolakoa da diskoa? Zein motatako musika entzun dezakegu?
Nik kitarrerekin konposatzen dut. Bartzelonan Ruben izeneko pianista ezagutu nuen eta orduan berak pianoak grabatu zituen eta bigarren kitarra gehitu zuen. Josuk bateria eta baxua sartu zituen. Oso zaila egiten zait nire musika identifikatzea, etiketak ez zaizkit asko gustatzen baina batzutan ere beharrezkoak dira. Musika orokorrean nahiko akustikoa egiten dut, kitarra eta ahotsarekin, baina diskoko soinua banda antzekoa da eta hasieran nahiko beldurra nuen ze niretzako abestietan soinu hori oso berria zen. Pentsatzen nuen jendeak zer esango zuen entzuterakoan. Kritika asko izan ditut, onak eta txarrak, baina asko ikasi dut jendearen iritziarekin.
Bestetik, oso denbora gutxirekin egin nuen, urtea pasata ikusten dut abestiek agian denbora gehiago behar zutela “sukaldatzeko”.
Abestiek zertaz hitz egiten dute? Zergatik aukeratu duzu ingelera abesteko?
Ingeleraz konposatzen dut. Askok galdetzen didate zergatik baina ez dakit esaten, agian Erasmusen nengoenean hasi nintzelako konposatzen. Orain galdetzen didate ea euskaraz egin behar dudan, baina oraingoz ez dut uste.
Diskoan agertzen den lehendabiziko abestia nire historian idatzi dudan lehendabizikoa izan da. Askok esan izan didate abesti hoberena dela eta pixka bat frustatu naiz horrekin (barreak). Badaude konposatzen hasi nintzenetik grabaketa saiora arte egin ditudan abestiak. Bartzelonan niri edo gertukoei gertatu zaizkigun istorioak azaltzen dira, konposatzeko oso era intimoa daukat, izan ditudan sentimenduak abestietan itzultzen ditut. Oso abesti pertsonalak dira baina gauza errealak kontatzen ditut nere ikuspuntutik; beti puntu erreal batetik hasi da abesti baten istorioa.
Nondik dator diskoaren izena, “Red Gardens”?
Duela denbora nahiko hasi nintzen nire istorioak idazten eta behin koloreen zerrendak egitea otu zitzaidan, kolore bakoitzak ze sentimendu edo egoera iradokitzen zidan. Konturatu nintzen pertsona bakoitzari ze gauza ezberdinak iradokitzen dizkieten koloreak; niretzat gorriak momentu eta pertsona politak eta oso atseginak iradokitzen dizkit, orduan lorategi gorriak izendatu nuen diskoa.
Zergatik iSeo?
Izena aukeratu nuen unibertsitateko klase batean, bigarren kurtsoan literaturako irakasle bat gustoko nuen, istorio pila kontatzen zizkigun ipuin-kontalaria bezala, behin Tristan eta Isoldaren istorioa kontatu zigun. Momentu batean konturatu nintzen unibertsitatean egonik ere eta 20 urte izanik ere, ikasle guztiok umeak bezala ginela istoria entzuten eta momentua oso polita iruditu zitzaidan. Iseo Isolda istorioko printzesa da baina izenarekin ez dut kondaira oroitu nahi, momentu hura baizik.
Nolakoa izan da diskoak izan duen harrera?
Oso pozik nago ze ez nuen diskoa egitea erabaki, jendeak motibatu ninduen grabatzera; normalean nik abesti solteak igotzen nituen internetera. Lagunek esan zidaten lan bat ixteko, zerbait presentagarria. Pozik nago haiei esker diska grabatu dudalako. Abestiak ikusten ditut eta uste dut horiek ere ez direla lan itxiak ze gero kontzertuetan abesten ditut, etxean, eta garapena iraunkorra da. Guztiz diferenteak dira denbora pasata.
Orain bigarren grabaketan ari naiz eta denbora gehiago hartu dut, presiorik gabe. Abesti asko udan konposatu nituen eta orain “baretu dira” eta nahiko ezaguten ditut abestiak. Gogoak ditut grabatzeko.
Itzulpena > Traducción
Entrevista a Leire Villanueva, iSeo
Iruñe Astiz entrevista a Leire Villanueva, cantautora de Barañain aunque residente en Barcelona, desde donde se está dando a conocer en el mundo musical con su nombre artístico iSeo. Su disco debut, “Red Gardens” está realizado junto a los músicos Rubén Rogero y Josu Erviti. La joven solista posee una voz profunda y clara que acompaña habitualmente con la guitarra, aunque en su disco se ha acompañado del piano, la guitarra, la batería y el bajo.
Comenzó en la escena con apenas 16 años, acompañando a Innerve como teclista y corista. Posteriormente al ir a Barcelona a estudiar crea con una compañera el dúo CousCous Mon Amour, una experiencia breve pero enriquecedora que sería el germen de su carrera en solitario como iSeo.
Villanueva compone en inglés, «quizá porque comencé a componer cuando estaba de Erasmus, no lo sé», confiesa, pero en sus letras se reflejan vivencias personales de su vida en Barcelona. Explica que sus amistades le animaron a grabar el primer disco, que preparó en un solo verano y en dos días de grabación apresurada con Josu Erviti y Rubén Rogero. «Pasado un tiempo sí que ves que a las canciones quizá les faltaba un poco de “cocina”», admite para añadir que «las canciones tampoco están cerradas, me he fijado como evolucionan constantemente cada vez que las interpreto». El siguiente trabajo que se grabará en Donostia en un estudio como premio por su participación en un concurso musical, será un trabajo al menos más pausado, «muchas canciones las compuse en verano y llevan un tiempo reposando y las voy conociendo bastante; tengo muchas ganas de grabarlas», aseguró en esta entrevista.