2013-10-17 Kultura · Cultura

Endredozko komedia asteburu honetan Auditorioan

Adriana Olmedok zuzendutako “En las astas del toro” zarzuela taularatuko da bihar, larunbatean

Zarzuelaren promozio irudia (Argazkia: Utzitakoa)

Barañaingo Auditorioak asteburu honetarako endredoz beteriko komedia programatu du. Antzezlana Adriana Olmedo abeslariak zuzendutako “En las astas del toro” zarzuela izanen da. Ikuskizuna 20:30etan hasiko da eta sarrerak aldez aurretik eros daitezke (15 euro) lehiatilan 18:00etatik 20:30etara edo interneten.

“En las astas del toro” Carlos Frontauraren idatzian eta Joaquin Gaztambideren musikan oinarritzen den lana da, 1862 urtean aurkeztu zena Madrilen eta Adriana Olmedo artistak berreskuratu eta zuzendu duena Nafarroako Arte Eszenikoen eta Musikaren Nafarroako Foroaren laguntzaz. Antzezlanaren aurkezpenean esaten den bezala, komedia dibertigarria da Gapito Cortés pertsonaiak protagonizatzen duena, «Barón de Monteko jaunak baroi bat dela esaten du etengabean, baina hori ez da egia. Bere ekonomia eskasa hobetezeko asmoz apostu batean parte hartzea erabakitzen du: zezen baten adarren aurrean jarriko da. Horretarako Maisuari laguntza eskatuko dio. Egun berezian iritsiko da bere etxera maisua: emaztea eta bere alaba gazte batekin ezkontzeko tratu bat ixtear daudenean. Baina aipatutako gaztea ez da berak esaten duena». Gloriana Casero, Jon Arretxe, Joaquin Huarte, Jose Antonio Hoyos abeslariak, Nerea Bonito eta Ramon Marco antzezleak eta Santiago Casero pianista igoko dira taula gainera.

Ambigu

Era berean, Ambigu kafetegiak ateak berriz ireki dituela iragarri dute Barañaingo Auditoriotik. Kafetegi zerbitzuaz gain, formatu txikiko emanaldiak, erakusketak edo topaketak antolatzeko gune izatea nahi dute bere arduradunek. Kafetegia astelehenetik ostiralera bitarte arratsaldetan izanen da irekia, baita antzerzlanak dauden egunetan ere bai.

Itzulpena > Traducción

Comedia musical de enredos en el Auditorio

Mañana está prevista la puesta en escena de “En las astas del toro” una zarzuela dirigida por la cantante y artista multidisciplinar Adriana Olmedo. Con música del tudelano Joaquín Gaztambide y libreto de Carlos Frontaura, la obra narra las aventuras y desventuras de Gapito Cortés un personaje que se da a sí mismo el título de Barón y una familia, la suya, que planea una boda con alguien que parece no ser quien dice ser. Interpretada por cuatro cantantes y dos actores, además del pianista, la obra se escenificará mañana a las 20:30 y las entradas ya se encuentran a la venta. 

Diseño y desarrollo Tantatic