Adinduen Kirol Egunean, kirola guztion eskura
2015-06-05
Kirola dela kalitatezko bizitza baterako giltza badakite iragan maiatzaren 29ean Kiroldegian gorputza astintzeko bildu ziren bizilagunek. Adinduen 11. Kirol Eguna ospatzen zen eta goiza igaro zuten gerturatutako lagunek beroketak egiten, dantzan, yoga saioarekin eta kirol dantzaren erakustaldia egiten.
Barañainen udalak antolatutako adinekoentzako kurtsoetan 441 lagun izena eman zuten aurten eta 2007tik urtero igotzen da kirol jarduera batera apuntatuak diren adinekoen kopurua.
Beroketak, dantza, yoga eta kirol dantza egin zuten parte hartzaileek (Argazkia: Agustin Peña)