Hiri-udalekuak 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez izanen dira uztailaren 20tik abuztuaren 28ra

Haurrak jolasten artxiboko irudi batean (Argazkia: Agustin Peña)

Udalaren Hezkuntza Arloak antolatua hiri-udalekuak eginen dira Barañainen 3 eta 12 urte bitartekoentzat (biak barne). Udalekuetan tailerrak (eskulanak, gorputz-espresioa, psikomotrizitatea), jarduera ludikoak, kirol jarduerak eta astean bitan igerilekura irteera eginen dute.

Helburua familiako eta laneko arduren bateragarritasuna bultzatzea da eta uztailaren 20tik abuztuaren 28ra bitarte garatuko dira, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ak arte (sarrera eta irteera orduak ordu erdiko malgutasuna izanen dute, hau da, 8:30etatik 14:30ak arte).

Aste bakoitzerako izena eman ahalko da eta aste bakoitzak 55 euro balioko du erroldatutakoentzat eta 68,75 euro Barañainen erroldaturik ez daudenentzat. Izena emateko epea ekainaren 16tik uztailaren 3ra arte luzatuko da 948 012 012 telefonoan. Lehentasuna izanen dute Barañainen erroldatutako neska-mutilak eta talde bakoitzeko 12 parte-hartzaile izanen dira.

Hiru hizkuntzan izanen dira udalekuak (gazteleraz, euskaraz eta ingelesez) baina taldea osatzeko adina izen-ematerik ez badago, neska mutikoak adinaren arabera elkartuko dira. Hala ere, haurrak eskatu den hizkuntzan arreta jasotzea bermatuko da, irakasleek hiru hizkuntzak menperatuko dituztelako.

Itzulpena > Traducción

Colonias urbanas en verano para niños y niñas

Organizado por el área de Educación del Ayuntamiento, del 20 de julio al 28 de agosto se realizarán en horario de mañana colonias urbanas para niños y niñas de 3 a 12 años (ambos inclusive) en castellano, euskara e inglés.

Se tratan de colonias donde los y las txikis realizarán talleres de manualidades, de expresión corporal y psicomotricidad, actividades lúdicas, deportivas y salidas a la piscina dos veces por semana.

Cada semana tiene un precio de 55 euros para niños y niñas empadronadas en Barañain y 68,75 euros para no empadronadas. Las inscripciones se podrán realizar a partir del 16 de junio y hasta el 3 de julio en el teléfono 948 012 012. Tendrán preferencia los niños y niñas empadronados y cada grupo será de 12 participantes.

En caso de que no que no haya inscripciones suficientes para formar grupo en algún idioma, los niños y niñas se agruparán por edad, aunque se asegurará siempre que puedan ser atendidos en el idioma solicitado.

Diseño y desarrollo Tantatic