Sektore zabalen babesa hazten ari dela dio 'Herri Harresia'-k

'Herri Harresia'-k azken bost hilabetetako balorazioa egin du. Herritarren aldetik erakutsi den babesa positiboki baloratu du. Eta Udalari, konponbideren lerroan jarri dadin eskatu.

Nabarreria plazan Luis Goñi babesteko bildutako jendea (Argazkia: Agustin Peña).
Azken bost hilabetetako lana baloratu dute 'Herri Harresi' dinamikatik. Luis Goñi eta Xabier Sagardoi herriko gazteen inguruan sortutako mugimendua oso positiboki baloratzen du 'Herri Harresi' dinamikak. Sektore zabalek bat egin dutela eskubide zibil eta politikoen alde iritzi diote. Horren isla, herrian inoiz burutu den 1500 herritarrez osatutako jende kate handiena, burututako asanblada jendetsuak, Barañaingo jaietan zapi laranja jantzi duten ehundaka herritar eta egindako ekimen kultural anitzak besteren artean.
 
Sentsibilitate ezberdiñetako talde kultural, politiko eta sozialekin egindako bilkuretan jaso duten harrera ireki eta konprometitua nabarmendu nahi izan dute. Olatu Desobedientea martxan jarri dela diote 'Herri Harresi' dinamikako kideek.
 
Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren kartzelaratzea
 
Gertaera, "oso larritzat" jo dute bi gazte hauen kartzelaratzea. Eskubideen urraketa suposatzeaz gain, herriko normalkuntza politikoan eta bakearen bidean atzerapauso nabarmena dela dio 'Herri Harresiak'.
 
Udaletxearen jarrera eta Gobernu Delegaritzaren isunak
 
Barañaingo Udalak "eskubide urraketa" honen aurrean beharrezkoa zen jarrera ez duela hartu diote eta debekuei ekitea izan dela bere ekarpena. Goñi eta Sagardoi gazteak kartzelara eramatea zertan laguntzen dion bakegintza eta normalizazioari galdegin dio 'Herri Harresiak' Barañaingo Udalari.
Bestalde, Gobernu Delegaritzak 5000 euro isunetan jarri dutela diote. Gobernu Delegaritzari, ea ez ote duten "aski eta soberan ordaindu bi gazteen kartzelaratzearekin" galdegiten diote. 
 
Beste bi gazte epaituak
 
Garbiñe Urra eta Ion Ziriza herriko gazteak ere epaituak izaten ari direla adierazi dute. 2009an atxilotu zituztela, torturak salatu eta kartzelaratuak izan zirela eta egun 6 urteko espetxe zigorra eskatzen dietela. Ekimenetik baloratzen dute, testuinguru honetan, lanean jarraitzeko arrazoiak daudela eta nahikoa indar bildu dela "epaiketa eta sententzia politiko hauekin amaitzeko".
 
Barañaingo herritarrei deia
 
Galdera zehatza zabaltzen dute 'Herri Harresitik': "Zein zentzua dauka berriro ere bi gazte kartzelara eramatea?". Ekimenetik konbentzituta daude "herritarrez osaturiko harresiarekin geldituko direla epaiketa eta sententzia politikoak" eta "jendarteak jada herriko gazte hauek guztiak herrian nahi dituela".
 
Azaroak 5 asanblada irekia
 
Gaur 19:30etan ohiko kultur elkartean Asanblada irekia deitu du ekimenak. Garbiñe Urra eta Ion Zirizaren aurkako epaiketaren eta Luis Goñi zein Xabier Sagardoiren kartzelatzeen aurean sortu beharreko "erantzuna" aztertuko dute beste gai batzuen artean.

Itzulpena > Traducción

Según 'Herri Harresia', la implicación de amplios sectores ha ido en aumento

Esta misma semana desde la dinámica 'Herri Harresia' se ha realizado una valoración del trabajo que en los últimos cinco meses han realizado. Remarcan el hecho de que amplios sectores del pueblo han mostrado su apoyo a dicha dinámica. Por otro lado, critican la actitud mostrada tanto del Ayuntamiento de la localidad como de la Delegación del Gobierno. En este sentido se preguntan en qué ayuda a la normalización y el camino hacia la paz el encarcelamiento de los jóvenes Luis Goñi y Xabier Sagardoi y del enjuiciamiento a Garbiñe Urra y Ion Ziriza. Desde esta dinámica subrayan el hecho de que se haya conseguido reunir "fuerza suficiente como para seguir trabajando y pensar que se puede terminar con los juicios y sentencias políticas".

Diseño y desarrollo Tantatic