Alokairuek ere behera egin dute Barañainen
100 euro batazbesteko jeitsiera izan dute azken urte hauetan
Barañainen etxebizitza bat alokatzeak 500 eta 550 euro arteko kostua du, Barañaingo Area Higiezin Kudeaketa bulegoaren arduradunaren esanetan. Alokairuak batazbeste 100 euro jeitsi dira, baina askotariko prezioak daude, «prezioak gehienbat etxearen egoeraren araberakoak dira, ez tamainaren arabera», dio Blanca Eseverrik. Interneten begiratuta antzeko prezioak aurkituko ditugu.
Alokairuan etxe gehien dituen zonaldea Barañaingo lakua da. Bertan aurkituko ditugu egun 500 eta 550 euro arteko bi geletako lau etxebizitza edo hiru geletako bat 600 euroren ordainetan. Pedro Bidagor eta Sahats plazaren arteko zonaldean ere bi eta hiru geletako etxebizitzak aurkitu ahal ditugu 500 eta 600 euroren truke, eta Miluze kalean ere antzekoa gertatzen da. Merkatal etorbidean, Gaztainondo Plazan eta Kultura kalean gela gehiagoko etxebizitzak ditugu eskura baina prezioa antzekoa da, lau eta bost geletako etxeetako alokairua hilean 550 eta 700 euro artean balio baitu. Hau da, alokairuan gela gehiago edo gutxiago izanda ere, prezioak ez dira proportzioan igotzen.
Babestutakoak
Alokairu babestutako etxebizitzei dagokionez, Arga Ibaia Plazan kokatuta daude Nasuvinsakoak ziren gazteentzako 35 etxebizitza eta Adaniak ere Iruñeako Etorbidean, Etxabakoitzen, kudeatzen ditu alokairurako beste 24 etxe. Adaniakoak hiru logeletako etxebizitzak dira eta hilean 490 euro ingururen truke alokatzen dira. Nasuvinsako etxebizitzak Nafarroako Gobernuak kudeatzen ditu eta diru sarreren arabera kalkulatzen da alokairua, 112 eurotik 344 euro bitarteko kostua izan dezakete bi gelen etxebizitzak, edo 136 eurotik 407 eurora bitarte hiru geletakoak. Babestutako edo libre tasatutako etxebizitza baten jabeek beren etxea alokairuan utzi nahi izatekotan, metro karratuaren arabera gehienezko prezio bat dago 5,81 eurokoa dena 2013rako -etxebizitza eta garajea barne-.
Lokalak
Merkatal lokalen kasuan, Areako arduradunaren esanetan, ez dago mugimendu handirik. «Lokalak alokaituan daude, baina saltokirako ez dira alokatzen, gehienbat gazte koadrilak alokatzen dituzte, batazbesteko 500 eurogatik», dio Eseverrik.
Itzulpena > Traducción
El precio del alquiler baja en nuestra localidad
Las viviendas de alquiler en Barañain han bajado una media de 100 euros en los últimos años, según nos explican desde Area Barañain Gestión Inmobiliaria. En la actualidad alquilar una vivienda en nuestro pueblo tiene un precio que ronda entre los 500 y 550 euros mensuales y hay más de una veintena de viviendas en alquiler en Barañain por parte de las inmobiliarias registradas en la Asociación de Inmobiliarias de Navarra. La zona del Lago de Barañain es la que más viviendas tiene en alquiler y venta. En lo que respecta a los locales comerciales apenas se alquilan y en su mayoría lo son por cuadrillas de jóvenes.