Iñaki Urdiain aske, 24 urte espetxean eman ondoren

Barañaingo bizilaguna den Iñaki Urdiain 24 urte darama preso eta 2009tik kalean izango zen 'Parot Doktrina' aplikatu ez balitzaio.

Iñaki Urdiain Ziriza Barañaingo bidean.

Orain Barañaingo bidea hartu du Iñaki Urdiainek, bertara harrera egitera joan diren beste barañaindar batzuekin batera.

Aske geratu da Auzitegi Nazionalak Estrasburgoko epaia aplikatzea erabaki ostean. 

ETAko kide leporatuta Valenciako espetxean dispertsatuta zegoen eta duela 4 urte kalean egon behar zuen. 

Ekimen ugari Barañainen bere alde

Senide eta lagunek adierazi digutenez, azken urteetan hamaika izan dira Iñaki Urdiain presoaren aldeko ekimenak. 1997an martxan jarri zen 'Euskal Presoak Euskal Herrira Barañaingo Herri Ekimena' eta adierazi dutenez herrian atxikimendu zabalak jaso zituzten. Eragile kultural, politiko eta sozial oso zabalek Iñaki Urdiain herriratzea eskatzen zuten. Hala nola 3/4ak ere eskatzen zituzten. 

 

Itzulpena > Traducción

El vecino de Barañain Iñaki Urdiain queda libre tras 24 años en prisión

En estos momentos, Iñaki Urdiain vecino de la localidad viaja a Barañain junto con familiares y amigos.

Ha quedado en libertad tras decidir la Audiencia Nacional aplicar el mandato del Tribunal de Derechos Humanos de Estrasburgo.

Este vecino de Barañain lleva 24 años preso y en 2009 se le aplicó la llamada "Doctrina Parot". 

El Tribunal de Derechos Humanos de Estrasburgo declaró el pasado 20 de marzo que la doctrina 197/2006 es ilegal por vulnerar los derechos humanos.

Diseño y desarrollo Tantatic